Gossau (Suitza)
Pauma bat agertu da mahai baten atzetik eta harrituta ezin diot begirada gainetik kendu. Ederra da eta libre ibiltzen ikustea gure inguruan buruan bueltaka dabilkit. Zerk ekarriko du honera? Ez digu beldurrik?
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Enborraren barrua hustu da materiaz eta arimaz. Ez da gehiago haziko. Ez du gehiago argia iragaziko. Ez du gehiago basoa hosto berdeekin apainduko.
Flims (Suitza)
Pinu bat dago baso baten erdian. Enbor zuzen eta luzea dauka. Tarteka adar bat edo beste ditu. Zenbait hosto ilun eta finez beteak daude. Beste batzuk biziz lehortutak daude. Nekez banatzen dira enborretik hazten diren heinean. Nahiago dute beraien burua erortzen utzi enbor amatik hurbil.
Flims (Suitza)
Txakurrak freskatzea nahi du. Hankak uretan sartu eta egon, gorputza freskatu bitartean irauten du errekasto barruan. Izan ere, txakurrek ezin dute izerdirik egin. Honen helburua gorputza hoztea denez, ura edanez eta hanketako solak hozten jeisten du barne-tenperatura.