Inguruko mendiak, harana inguratzen duten harrizko erraldoiak, lanbroaren atzeaan ezkutatzen dira. Ekaitza bukatu eta baretasuna etorri da. Laster, gaua ere etorriko da.
Pareta zuri, handi eta garratzek mugatzen dute kubo eder bat. Leihoak, ia erabat geometrikoak, zulatzen dute kuboa eta loreek bizitasuna eta kolorea ematen diete.
Arratsalde honetan euri zaparrada mardula bota du. Eguneko sargoria, uda sargoria, hezetasuna lapurtu die zelaiei eta basoei, baina hodeiek ezin izan dute dena jaso eta gorde. Orain bueltan dator bortizki.
Euri jasa handia ezezik erraldoia ere bada. Udako ekaitzek ekartzen dituzte horrelakoak. Izan ere eguratsa ur lurrinarekin kargatzen da eta lehenago baino geroago era bortitzean askatzera jotzen du.
Ekaitza heldu eta eguna gautu da. Arratsaldea gaztea bada ere, etxeetan argiak piztu dituzte eta inguruko basoak itzalpean eta lanbro artean ezkutaturik agertzen dira.
Nabari da airean uda ekaitz giroa dago mendialdean. Giroa sargori eta heze dago eta hodeiek euria dakarte. Azkar helduko da, amorru biziz botako du bere jarioa eta berriz joango da.