Hiri honetako erdigune historikoa ez da soilik leku polit bat, leku bizia da ere. Jendea hurbiltzen da jatera, edatera, erostera edo, besterik gabe, paseatzera.
Txorrotako jarioa erori eta erori ari da. Askako ura zipriztindu eta nahasten du. Uhin borobilak sortzen ditu eta hauek, bere martxara, iturri osora hedatzen dira.
Txiribita gutxi batzuk belar artean ikustea ohikoa da udaberri garaian. Beraien kolore eta forma ezagunak naturaren adurra bueltatu dela erakusten digu.
Berde bizi hau goroldioak ematen dio basoari. Hezeak eta ospelak diren txokoak konkistatzen diut. Bere biguntasunak basoaren alfonbraren itxura ematen dio.
Arbolek argia maite dute, beste landareen modura. Bizitzeko ezinbestekoa bait dute. Energia ematen die eta energia hori behar dute elikagaiak biltzeko eta eraldatzeko. Gauza asko gertatzen dira izaki hauen egitura zurrunen barnean. Horregatik dira bizidunak.
Aspalditik dago urez inguratutako etxola bat hemen. Ur gaineko etxola bat eraikitzeak zer helburu izango du? Urtegi erdiko patsadaz gozatzea? Uraren bidea behatzea?
Moreak, horiak eta kolore gehiago dituzte gure larreetako loreek. Udaberrian, bizitza zikloa berritzen denean, atentzioa deitzeko lehia bizian aritzen dira.
Zelai bat lorez betea udaberri bukaera heldu denean. Loreak oraindik ugari daude. Belarra fresko eta berde-berde dago. Naturaren motorra berotzen ari da.