Hegazkinetik (Airean nonbait)
Hodeia hemen eta ura urrunean? Mundua aldrebez dagoela ematen du. Horrelakoa da hegazkinez bidaiatzearen magia.
Eguneko argazki bat
Oro (Euskal Herria)
Harrizko pareta zurrun eta zaharrean burdinezko euskarri bat dago eta honetatik argi bat eutsita dago. Argia beste metalezko egitura geometrikoa da, azpikoz gorako piramide itxurakoa. Baina bonbila non dago? LED txiki batek igortzen du argia. Teknologia berria eta zaharra nahastutak eginda dago kaleko argi hau.
Oro (Euskal Herria)
Intsektu enborjaleek utzitako arrastoek erabat eraldatu dute eroritako enbor ustela.
Oro (Euskal Herria)
Belarra goxo-goxo egon behar duela ematen du. Negu osoan ikuilu barruan egotetik datorren behiarentzat jaki ezin hobea.