Baserritarren solasa (Farmers’ conversation)

Hundwil (Suitza)

Badaukate zertaz hitzegin hiru baserritarrek. Dela barazkiak landatzeko garaiaz, behien jatekoa edo traktorearen konponketak, gustora arituko dira elkarrekin solasean eta brometan.

Behien patxada (Quiet cows)

Hundwil (Suitza)

Belar lehorra patxadaz murtxikatzen egoten dira behiak denbora pasa. Eguneko zoramena noiz bukatuko den zain daude. Ez daude eroso hainbeste jende arrotzen artean. Ez daude gustora habe bati egun osoan lotuak.

Gaztea arropa zaharrekin (Youngster with old clothes)

Hundwil (Suitza)

Mutikoa pertxenta jantzita dago egunerako. Garai bateko arropak ohikoak dira usadio zaharreko azoketan. Aldatu dena berdin dirauela pentsaraztea gustatzen zaigu. Lekuan errotzen gaitu horrek, iragan bat ematen digu eta talde baten parte izateko sentsazioa ere.

Behi parea (Pair of cows)

Hundwil (Suitza)

Ikuilu kideak izango al da behi pare hau? Edo soilik feria egunean suertatu zaie ondoan egotea? Konpainia ona eta belar xamurra da egunean gozatuko dituzten gauzak. Bestela lekua eta inguratzen zaien jendetza ez dute gogoko izango.

Bi behi hesira lotuak (Two cows tied up)

Hundwil (Suitza)

Ez da ederra egun osoa lotuta egon beharra. Lasaitasunez hartzen dute behiok. Izan ere, ez dago alde handirik egunero ikuiluan lotuta egon edo gaur hemen soka batez hesira helduta egotearen artean.

Etxaldea eta abereak (Farm and animals)

Hundwil (Suitza)

Etxalde ederrean bizi dira behiok. Osasuntsu eta handi hazteko leku ezin hobea da hori. Baserritarra ere aldamenean dute, abereen ongizana zaintzen eta lasaitasuna eman nahiean.

Emakume lanpetua (Busy woman)

Hundwil (Suitza)

Pauso seguruz dabil emakumea. Nora doan dakienaren adierazle. Presa puntua badarama, lanpetuta dagoelako izango da. Honelako egunetan, antolatzaileek ez dute atsedenerako momentu bat ere ez.

Bikote xelebrea (Curious couple)

Hundwil (Suitza)

Elegante jantzi da bikote hau. Eguna ospatzeko izango da. Ingururatu zaizkio jendea zertan ari diren jakinminez. Distantzia batetik egoera behatzen dutenak ere badaude.

Ipurdi ilada (Row of bottoms)

Hundwil (Suitza)

Abereen ikuspuntu hau berezia da. Ipurdiak, errapeak eta buztanak ikusgai daude, besterik ez. Hau da hau animaliak erakusteko modua.

Joare bilduma (Bell collection)

Hundwil (Suitza)

Joare bilduma ez da txikia. Tamaina desberdinekoak, apaindura koloretsuekin. Beraien bestelakoa da. Goiko partea beherantz jarritak dutela ematen dute.

Joare erraldoi bat (A giant bell)

Hundwil (Suitza)

Ba al dago joare hau jantziko duen behirik. Gizajoak erruz nozituko du bere pisua. Ondoko ontzia, kaikuaren antzeko gailua, ederra da. Gazta goxoa sortuko da hortik.

Behi herrenkada (Cows in a line)

Hundwil (Suitza)

Gaur animaliok dira protagonista. Bisitariak urrunetik etorriko dira beraiek ikusteko. Urduri daude horrenbeste jende bere inguruan ikusita.

Behien begiradapean (Under the cows surveillance)

Hundwil (Suitza)

Behiak pentsakor daude. Pertsona bat pasatu berri da. Ez da eguneko lehenengoa. Gaur jendez lepo dago hemen. Batzuk adi behatzen gaituzte. Beste batzuk, berriz, despistatu itxurarekin pasatzen dira. Burua batek jakin non dutela.

Feriako jolas parkean (The playing area of the fair)

Hundwil (Suitza)

Jolas parke txikia ere atondu dute. Koloreduna eta dibertigarria ematen du. Txikiek primeran pasatzeko lekua izango dute, animaliak ikusteaz aspertzen direnean.

Behiek ere ipurdia dute (Cows have bottom)

Hundwil (Suitza)

Behiek ere ipurdia daukate. Gizaxoak egun osoa igarotzen dute ezezagunei bere atzekaldea ikusten uzten. Ez luke batek espero izango hau maiteko dutenik.

Laborari gaztea (Farmer youngster)

Hundwil (Suitza)

Gaztetxoek ere lan egin behar dute. Airoso ibiltzen dira behi iladen artean, noizean behin atsedenaldi hartzen badute ere. Dena ez da lana feria egunean!

Bi laborari hizketan (Two farmers talking)

Hundwil (Suitza)

Bi laborariok erabat murgilduta daude bere hizketaldian. Tratua ixten ariko dira? Denbora luzea elkar ikusi gabe egon ondoren azkeneko gertakariak azaltzen ariko dira?

Laborari lanpetuak (Busy farmers)

Hundwil (Suitza)

Laborariak lanpetuta daude prestaketekin. Behi hau ekarri, hura lotu. Batak animalia ondo dagoen begiratzen du, besteak lagunari bisita egitera etorri da.

Abereen artetik (Among farm animals)

Hundwil (Suitza)

Behien itsasoaren artetik pertsona gutxi batzu ikusten dira. Elkarrekin hizketan edo abereak behatzen daude. Festa giro erlaxatuan, lasai daude. Ez dago zertan urduritu beharrik.

Mailuarekin jotzen (Hitting with a hammer)

Hundwil (Suitza)

Tokatu zaio gizonari lan egitea gaur ere. Gogor ari da mailuarekin zutoina jotzen. Zezen indartsuren bati eusteko beharko da, beharbada. Mutilak adi begiratzen dio. Ofizioa ikasi nahiko du.