Labe barruko laberintoa (Labyrinth inside an oven)

Appenzell (Suitza)

Harriz eta adreiluz eraikitako labeak laberinto bat gordetzen du barruan. Ez da ohikoa halako egiturak ikustea.

Estua eta epela (Narrow and warm)

Appenzell (Suitza)

Lekuaren estutasunak eta epeltasunak labearen barruan bizitakoei buruz pentsarazten dute. Pasilloan sartu eta garai bateko industriarien esfortzuak sentitzen dira.

Labeko pasabide iluna (Dark passage of the oven)

Appenzell (Suitza)

Tunel ilun bat zertarako beharko da? Zenbait erabilera izan ditzazke. Harrigarrienetariko bat labe moduan erabili izatea da. Pasillo klaustrofobiko horietan adreilu egin berriak pilatzen ziren eta su batek sikatzen zituen. Horrela sortzen ziren etxeak eraikitzeko lehengaiak.

Teilatu zurituak (Whitened roofs)

Appenzell (Suitza)

Teilatu zurituek etxeak ezkutatu egiten ditu, inguruko paisaiaren negu koloreak imitatuz.

Mendialde zuritua (Snowy mountain area)

Appenzell (Suitza)

Zurituta dago mendialde hau. Elur ekaitzak gogor jo du hemen. Negu gorriak bere legea ezarri du beste behin ere.

Elur ekaitza bitartean (In the snow storm)

Appenzell (Suitza)

Elur ekaitz baten zain daude mendi haran honetan. Ur hotzaren erauntsiak ez du soilik zerua goibeldu. Herritarrak beraien etxeetan sartu behar izan dira, giro goxoago baten zain egotera.

Lera bakartia (Lonely sledge)

Kronberg (Suitza)

Garai egokia da lerarekin ibiltzeko. Eguzkia aprobetxatu eta aldapetan behera abiadura bizian ibiltzen egun pasa egitea ez da plan txarra. Momentuz atseden hartzea tokatzen da. Lerarentzako astia egongo da gero.

Menditik beherako hegaldia (Flight down the mountain)

Kronberg (Suitza)

Mendian behera hegaz bezala ari gara jeisten. Laster azpiko haranean egongo gara. Lehen behera begira egon gara inguruak miatzen. Azpian urrun ikusiko ditugu harrizko erraldoiak, zerurako erdi-bidean.

Zerumuga zabala (Wide horizon)

Kronberg (Suitza)

Mendiak eta muinoak ikusten dira urrunean. Altuak, baxuak, zakarrak, leunak. Orotarikoak daude eta denen artean osatzen dute zerumuga zabala.

Haranaren magala (Lap of the valley)

Kronberg (Suitza)

Herrixka txikituta ikusten da haran zabalaren erdi-erdian. Naturaren magal goxoan dago, neguz jantzita magal bigunean. Urtaro hotzean natura lotara joaten da eta horrela ematen du baserri puxka honek ere.

Menditsua, bortitza, latza (Mountainous, harsh, rough)

Kronberg (Suitza)

Mendikateak bata bestearen atzetik. Harri biluzi bortitza lurrazala urratu eta zerurantz altzatzen. Basoek ezin dira leku latz honetako pareta pikoetara heldu. Belar ziztrin gutxi batzuk eta elurrak estaltzen ditu soilik.

Neguko xarma (Winter charm)

Kronberg (Suitza)

Basoa, muinoak, arrokazko mendiak eta denaren gainean elurra, alfonbra zuri erraldoia. Neguak mendialdeari xarma berezia ematen dio.

Gailur elurtua (Snowy summit)

Kronberg (Suitza)

Elurra leun egon baino, ondo leunduta dago. Eskiatzaileentzat eta leran dabiltzatenentzat ez da leku txarra. Gaur paseo ederra emateko ondo dago.

Neguko egun eguzkitsua (Winter sunny day)

Kronberg (Suitza)

Eguzkipean negua iluna eta hotza izan daitekela ahazten da. Elurraren zuri bizia eta urtaro hotzeneko itzal luzeak argilun kontraste bizia sortzen dute.

Usoa eta bere paparra (Pigeon and its chest)

Zurich (Suitza)

Usoa izango da paparra ateratzea hobeto egiten duen animalia. Bular indartsuak eta luma koloretsuek itxura benetan indartsua ematen diote.

Ahate koloretsua (Colourful duck)

Zurich (Suitza)

Ahatearen kolore biziak ondo gorde dira barrunbetetzearen ondoren. Ondorengoentzat erraza izango da animaliaren edertasuna ikusten.

Barrunbetetako ahate kumea (Stuffed duckling)

Zurich (Suitza)

Ahate kumearen gorputz txikia eta hego laburrak denboran izoztuak gelditu dira.

Musker boteretsua (A powerful lizard)

Zurich (Suitza)

Azala gogor, hanka labur eta sendoak, ahoa handi eta hortz zorrotzez betea. Dragoi txiki baina beldurgarriaren itxura osoa dauka honek. Sua ere botako al du ahotik?

Iguana poteretsua (Powerful iguana)

Zurich (Suitza)

Narrazti indartsu hau hobe urrunetik ikustea eta beirazko leiho baten bestaldetik. Animalia ederra da, baina ez du lagunkorra izatearen itxurarik. Gosea kentzeko inguratzen zaion edozerri hozka egiteko prest dagoenaren tankera hartzen zaio.

Arbola gaineko hartza (The bear on the tree)

Zurich (Suitza)

Arbolaren adarra hartu du atsedenleku hartzak. Atzeko hanken gainean eseri eta aurrekoak adar batetik balantzaka utzi ditu. Neke itxura dauka. Edo aspertuaren aurpegia izango al da? Edozein kasutan, eroso dagoela ematen du.