Konstanz (Alemania)
Arrain multzo honetan lasaitasuna da nagusi. Ohitutak daude bata bestearen ondoan egotera eta denak kristal baten bestaldeko izaki arraroei so daude.
Eguneko argazki bat
Konstanz (Alemania)
Arrain bat bere bizitokian dabil hara eta hona. Lekua arrunta iruditzen zaio, pareten artean bilduta dagoela konturatzen den arte. Gainera, paretetako bat beirazkoa da eta hormaren beste aldean gizakiak, bata bestearen atzetik, agertzen dira, atseden gabe. Eskerrak gauez beraien etxera doazela eta gu lasaitasun pixka bat izan dezakegula.
Zurich (Suitza)
Nola biziko dira arrainak bere akuarioan. Alde batera eta bestera igeri egin eta beira puska baten bestaldeko izaki erraldoi arraroak behatzea baino ez dute egiten. Beno ba, tarteka jan ere egiten dute. Baina bizitzako beste kitzikagarriak faltan botako al dituzte. Hala nola, aske ugaltzea, harrapakariengandik ihes egitea, janari bilatu eta ez aurkitzea. Beharbada, guztiak ez dituzte bueltan nahi izango …
Appenzell (Suitza)
Urazpiko izakien azalak beti misteriotsuak eta miragarriak dira lur gainekoontzat. Sarri kolore lauez apaindurik daudela ematen badu ere, argi egokia aukeratu eta erabateko transformazioa izaten dute. Orduan bai, beraien ezkata finek argia isladatzen dute, eta kolore biziak azaleratzen dira.