Appenzell (Suitza)
Arratsaldea aurrera doa eta afalordua ez bada ere, eguna gautzen hasi da. Pixkanaka iluntasuna eta hotza nagusituko dira. Hobe aterpean egotea ordurako.
Eguneko argazki bat
Bregenz (Austria)
Leihotik begiak ezin kendu nabil. Arrats garaia da eta espektakulua erabat goian dago. Eguzkiak, joan berri, bere kolore epelenak oparitu dizkigu eta hodei gabeko zerua alde batetik bestera margotu du.
Bregenz (Austria)
Arbola gutxi batzuk eta kaleko argi indartsuak daude eguzki argiaren bidean. Itzalen beltza arratseko kolore epelekin nahasten dira. Eguzki sartzearen magia bete-betean miretsi daiteke.
St. Gallen (Suitza)
Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.
Bakio (Euskal Herria)
Hondartza zabala da eta itsasoaren urak olatuz olatu etorri eta bueltatzen dira. Kostaldean itsasoari, erraldoia erraldoien artean, harrera egiten zaio. Beren misterioez hausnartzeko leku aproposena da. Handitasuna, indarra, aintzinatasuna. Hau dena eta gehiago ere daukate ur masa hauek.