Saas Fee (Suitza)
Eguzkiari gabon, egunari gabon. Bihar goizerarte elurra eta izotza oraindik eta hotzagoak, oraindik eta gogorragoak izango dira. Edertasuna izozten du gauak.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Arratsaldeko sargoria euri zaparrada bihurtu da. Ura non-nahi dago. Tarte batean bideak erreka bihurtu ditu eta teilatuak ur-jauzi.
Bregenz (Austria)
Arbola ilada bat arratseko argi ahularen kontrara agertzen da. Beraien itzalak baino ez dira bereizten. Urruntasunean pixkanaka galtzen eta txikitzen nabaritzen dira ere.
Cardano al Campo (Italia)
Arratsaldeko argiak ez du erabat aldegin. Baso barruko enbor dotoreak, sastraka eta ira arreak eta, bereziki, lurzoruko hosto eroriak ikusten dira. Kanpoan eguzkiaren azken errainu makalak lurra berotzen dute. Laster, gaua nagusitzen denean, hori ere ez dute egingo.
Cardano al Campo (Italia)
Arbolen artean ilun dago neguan hosto estaldurarik ez egon. Arratsaldeko azken eguki errainuak ez dira heltzen. Horren ordez, itzalak nagusitu dira. Lotarako garaia da.
Cardano al Campo (Italia)
Eguzkiaren argia beroa da arratsaldeko azken orduetan. Itzalak betetzen ditu bere izpien epeltasunarekin.
Cardano al Campo (Italia)
Arratsaldea iluntzen hasia da. Neguko hasiera honetan, egunak laburrak dira eta arratsaldeek berehala egiten diete leku gauei. Eguzkiak itzal luzeak aurkitzen ditu bere bidean. Ilun egoten dira bazterrak.
Cardano al Campo (Italia)
Arratsaldea oskarbi dago. Urteko azken egunak eta neguko lehenengoak izanda ere, kanpoan egoteko giro ederra daukagu. Eguzkiak utzitako itzal luzeak handitzen ikusi daiteke. Aire freskoa arnasteko aukera aprobetxa daiteke. Edo zeru urdinan hodei zuriak mugitzen begiratu daiteke.