St. Gallen (Suitza)
Itzalen artean mugitzen dira pasealariak. Joandako lanbroak hotz utzi ditu. Arratsaldeko eguzkiak ez ditu gaurkoz berotuko. Gau luzearen zain geratu dira.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Itzalen artean mugitzen dira pasealariak. Joandako lanbroak hotz utzi ditu. Arratsaldeko eguzkiak ez ditu gaurkoz berotuko. Gau luzearen zain geratu dira.
St. Gallen (Suitza)
Lanbroa azpiko haranetik azkar igotzen ari da. Pasealariok ustekabean harrapatu gaitu. Jaka ondo itxi eta burua sorbalda artean sartzea tokatzen zaigu, bapateko tenperatura jeitsierari aurre egiteko.
St. Gallen (Suitza)
Lanbroak harrapatu gaitu. Ilundu du egunak. Ahuldu da eguzkia. Hezetasunak hotz sentsazioa areagotzen du. Ez da giro behe-laino artean.
St. Gallen (Suitza)
Begiraiezu adar horiei. Adar fin eta luzeak airean zabaltzen dira. Hostoak azkenengo hatsa botatzen ari dira neguko atsedenaldia baino lehenago.
St. Gallen (Suitza)
Arratsaldeko argia goxoa eta biguna da. Itzalak luzatzen ditu. Dena edertzen du.
St. Gallen (Suitza)
Arratsaldea ederra dago. Zerua oskarbi, arratsalde eguzkiak belarra leunki ferekatzen du. Menditik behera, haranean, lanbroa ikusten da nonnahi, eguzki errainupean distiratsu.
St. Gallen (Suitza)
Arratsaldea da azaroan. Eguzki sartzea laster heltzeko da. Nabaria da itzalen luzeeran. Eguzki epelak giroa goxatu du. Udazkena aurrera joanda egonda ere, paseoan egoteko ederto dago.
Freiburg (Alemania)
Plaza ilun dago, kaleko argi bakan batzuk eta leihoetatik ateratako argiak ezik. Kaleak, hala ere, ez daude hutsik. Mugimendua dago oraindik. Arratsaldeko azken astia aprobetxatzeko gogoa dute.
Freiburg (Alemania)
Plaza zabal honetan, arkitekturaz gain zerua ere protagonista da. Katedralaren dorrea ortzira begira dago. Berarengandik heltzen zaion arrats argiak itzalez betetzen ditu bere hormak.
Freiburg (Alemania)
Ilun dago dagoeneko baina kaleak ez dira erabat hustu. Giroa epela da eta udazken gauak gonbidatzen du kalean egotera.
Freiburg (Alemania)
Dorrearen egitura lirainak argia iragazten du. Zulo eta leihoei esker argi-ilun joko polita sortzen da hiriaren sabaian.
Freiburg (Alemania)
Zeruan dago argi bakarra eta hark argiztatu ezin duena ilunpean gelditzen da. Dorre altuenak eta kale estuenak, berdin, kolorge agertzen dira. Arrats garaiaren magia da.
Freiburg (Alemania)
Kalea ia hutsik geratu da arratsaldean. Paseatzaile bakanak denden leihoetatik ateratzen den argi horixkarenpean dabiltza. Eguneko presak atzean gelditu dira. Urrun ematen dute orain. Garaia da atseden hartzeko.
Gais (Suitza)
Udazken berantiarra da eta arratsaldea azkar heltzen da gausentira. Eguzkiaren ibilbide motza dauka zeruan, baina oraindik berotzen ditu zelaiak eta basoak. Distiratsu dago natura.
St. Gallen (Suitza)
Igerilekua ixteko ordua laster helduko da. Dagoeneko jendez hustu da belardi zabala. Piszinetako ura lasai dago. Zipristin gehiagorik ez daude. Umeen korrikak gaurkoz bukatu dira.
Bakio (Euskal Herria)
Surflari bakana gelditzen da hondartzan. Baina hauek ere pixkanaka ari dira aldegiten. Itzalak luzeegiak dira eta uhinak lasaiegiak. Bihar, eguzkia bueltan datorrenean, berriz saiatzeko moduan egongo da. Itsasoaren egoera dela medio, noski.
Bakio (Euskal Herria)
Arratsaldea da eta itsasoaren magiak harrapatuta gaude. Gure begirada, gure gogoa, itsasorantz daukagu. Bere indarra, bere lasaitasuna, bere edertasuna lilura sortzen du gugan. Ziur gaude orain, berriro itzuli nahi izateaz.
Bakio (Euskal Herria)
Olatu bat, olatu bi, milaka olatu. Denak hondartzeraino egiten dute bidea bertan desagertzeko. Beti berriak datoz. Batzuk handiak, bestela txikiak. Emeki-emeki baina indar itzelarekin heltzen dira. Itsaso erraldoiengandik jasotzen dute ahala.
Bakio (Euskal Herria)
Oinak busti ala ez. Bakoitzak aukeratuko du. Edozein kasutan plazerra da itsasertzean ibiltzea. Olatuen soinu hipnotikoak goxo besarkatzen zaitu eta gogoa bide xamurragoetatik bideratzen du.
Bakio (Euskal Herria)
Gau aurreko argitan bainua hartzeko garaia da. Eguneko beroa jeitsi da eta jendez hustu da hondartza eta itsasoa. Lasaiago eta freskoago egoteko aukera dago.