Monte Generoso (Suitza)
Kolore arrea nagusi da neguko elurra joan eta udaberriko belar freskoa hazi bitartean. Natura gastatuta, nekatuta dagoela ematen du. Baina biziberritze zikloa hastear dago. Berde kolorea laster gailenduko da.
Eguneko argazki bat
Cardano al Campo (Italia)
Adarrok beraien zuhaitzak galdu eta lurrean bukatu dute. Agertzen dituzten kolore arreak basoari epeltasuna ematen diote. Pinaburuek oraindik ere bizitzara buelta dezakete, zentzu poetikoan behintzat.
Cardano (Italia)
Agertoki berdea izan nahi duenak, arre kolore ttanttak agertzen ditu. Basoaren bizitza arbola maiestatikoen inguruan eta begiradapean gertatzen da. Animaliak jaio, hazi, hil egiten dira baina zuhaitzek lekua zaintzen dute, jarraikortasuna bermatzen dute, uzten zaien heinean behintzat.