Isla (Espainia)
Beste egun bat esnatu da. Zerua ez da garbitu baina orain olatuek eta haizeak indar osoan ari dira. Harrien kontra lehertzen dira apar batean olatuak. Zipristin zuriak harriaren ilunari gailentzen zaio.
Eguneko argazki bat
Isla (Espainia)
Beste egun bat esnatu da. Zerua ez da garbitu baina orain olatuek eta haizeak indar osoan ari dira. Harrien kontra lehertzen dira apar batean olatuak. Zipristin zuriak harriaren ilunari gailentzen zaio.
Isla (Espainia)
Kontraste ederra dago harearen forma leunak eta ertz beteriko harroken itxura konkortuen artean. Harroken ertzak zorroztuak mantendu arazten dituen urak eta gatzak, erabat aldatu dituzte harrien formak. Hare gainetik agertzen direnak higatuz joan dira eta uhinen eragin etengabearen pean, kolore beltza hartzen dute ere.
Isla (Espainia)
Uretik ateratzen da harroka punta beltza bat. Hondartzaren erdian egonda ez die bainulariei mesede handiegirik egiten. Baina itsasoaren lan etengabearen seinale irauten du ur bazterraren ondoan. Gutxinaka higatzen doa olatuen poderioz. Ur gatzadunaren erosioak eta olatu bizien talkak, baina, ez diote aurpegia leuntzen, garraztu baizik.
Waserauen (Suitza)
Arrokaz osatutako mendi erraldoia argi ikus daiteke haranaren bukaeran. Bere goiak elur zuriz apainduak ageri dira. Kolore bereko hodeiak zeru garbian mugitzen dira mendietako gailurrak bere altzoan hartuz.
Malesco (Italia)
Beti mugimenduan eta kontrolagaitz. Hurbiletik behatuta uraren indarra eta bortizkeria nabari da.
Malesco (Italia)
Zipriztin saltsa ederra sortzen du urak, erorketa laburra bada ere.
Malesco (Italia)
Erortzen da ura etenik gabe eta eroriko da. Harrokak ferekatu eta ferekatu egingo du eta ferekatuagatik higatu egiten ditu.
Alpsee (Suitza)
Arroka biluzian behera doa ur txirikorda. Saltoka, harria kolpatuz eta arrasto zuri luzea utziz.
Hendaia (Euskal Herria)
Biarritz (Euskal Herria)
St. Gallen (Suitza)
Getxo (Euskal Herria)
Getaria (Euskal Herria)