Oro (Euskal Herria)
Ate gotortua santutegi honetara sartzeko. Zerengandik babesteko? Garai bateko soldaduak ez dira gehiago mehatxua. Lau hanketako inbaditzaile isilak izango al dira arazo?
Eguneko argazki bat
Oro (Euskal Herria)
Ate gotortua santutegi honetara sartzeko. Zerengandik babesteko? Garai bateko soldaduak ez dira gehiago mehatxua. Lau hanketako inbaditzaile isilak izango al dira arazo?
Oro (Euskal Herria)
Kanpoan eguzkitsu dago, barruan ilun eta fresko.
Bregenz (Austria)
Atzeko atean kioskoaren tripak ikusten dira. Kutxa hutsak, armairuak, izozkailuak ezkutatutak baina agerian. Lanez betetako egun baten hondarrak ikusgai.
Cardano al Campo (Italia)
Ate hutsa, zelai hutsa. Gaur ez da inor etorri baloiari ostikoak ematera. Metalezko laukiak tokia bizi dagoela erakusten digu. Inguruko umeek badute jolasteko lekua.
Oropa (Italia)
Igo eskilarak eta sartu kapera apalera. Apaindurarik ez du sarreran. Sarrera itxiko duen aterik ez du. Harria eta margo zuriaz egina dago. Materiale sinpleak eta landu gabeak. Ingurunearen soiltasunarekin egiten du bat tenplu soilak.
Oropa (Italia)
Mendi gain batean jarritako santutegirako sarrera atea da. Barrura sartu bezain laster, plaza zabal batera sartzen zara. Lekua zabala da, zenbait eraikuntzekin. Denak sinpleak dira egituraz, baina sendo eraikiak daude, harrizko pareta zabalekin. Lekuaren tamainak eta hoztasunak inpresioa sortzen du bisitariarengan.
Oropa (Italia)
Goizeko eguzki garbiak itzalak sortzen ditu etxe honen paretetan inguruko zuhaitzen laguntzaz. Argitasunak eta mendiko aire freskoak biziberritzen du leku hau gaurkoz. Udazkenean dena ez da hotza eta ospela.
Freiburg (Alemania)
Kaleko zenbakia etxe aurrean argi eta handi idatzita dago baina laster landareen azpian bukatuko du.
Laudio (Euskal Herria)
Luzia deunaren eliza honek mendeak daramatza fededunak jasotzen. Otoitzerako etxe apala da baina duina. Harriz, zurez eta harri gehiagoz egina dago. Denbora igarotzeak dakarren higadura jasateko prestatuta dago.
Logroño (Espainia)
Hiri bateko eliza ez da inoiz txikia. Hiriarekin batera hazten da lekuko erlijioaren sinboloa. Tamainan eta handitasunean egiten du gora.
Logroño (Espainia)
Denda honek garai hobeak ezagutu ditu. Bizi, jendez lepo, egon ei da baina orain itxura erabat desberdina dauka. Graffitientzako mihixea bihurtu da bere itxitako atea. Leihoak itsu daude. Apaindutako paretak zikin eta kolorge gelditu dira.
Logroño (Espainia)
Denbora batez itxita egon da denda hau. Pena da pertsona edo familia baten proiektua amaituta ikustea. Amets ugari sortuko zuen. Orain ametsetako aingeruak bezala joana da, bizitza errealean bezala.
Montreux (Suitza)
Dorretxe baten atarian argi eta itzalen jolasa sortzen da. Aurreko arbola erabat okertua hazi da, sarrera atearen ikuspegia ez kentzeko behar dena. Konposizio ederra sortzen dute horma ondoko eskailerekin baatera.
Montreux (Suitza)
Aldapa leuntzeko bidean terrazak eraiki behar eta sekulako harrizko paretak eraiki dituzte. Gero bertaratzeko eskailera bidea estua eta pikoa da. Lur eremurako sarrera atea zabalik gelditu da. Ez dirudi ezer gordetzeko beharrik ikusten duen hemengo jabeak.
Müstair (Suitza)
Ate honek urteetan iragarki taula bihurtu da. Lana eskeini, salgaiak iragarri…, honen tankerako gaiak itzatziko dira hemen.
Müstair (Suitza)
Loreek uda kutsua ekartzen dute. Gorri kolore bizia eta berde alaia urtaroko argia eta berotasuna ekartzen dizkigu gogora.
Müstair (Suitza)
Harria pareta sendoetan, zura sarrera ate mardulean, habe gogorrak teilatua eta bizitza oso bat eusteko. Pena da etxea hutsik egotea. Merezi du inork berriro bizia eman diezaion.
Liérganes (Espainia)
Pixkanaka neguko hotza eta iluntasuna gailentzen ari dira. Landareetako hosto lehorrak euriak utzitako putzuetako urarekin nahasten dira.
Liérganes (Espainia)
Udazkenaren koloreak zurezko atearen urdin zaharrarekin ondo josten dira. Urte sasoiaren gainbehera gehitzen zaio tokiaren dekadentziari.
Liérganes (Espainia)
Belztutako gainazalak eskailera maila denbora luzean erabilia izanaren seinalea da. Harri lausa lan fina da. Etxe barrura sartu baino lehenagoko azkenengo pausoa bertan egin behar da. Luzaroan egongo da aterako sarrera errazten. Horrela lortu du adintze prestua izatea.