Kioskoaren atzeko atea (Back door of the kiosk)

Bregenz (Austria)

Atzeko atean kioskoaren tripak ikusten dira. Kutxa hutsak, armairuak, izozkailuak ezkutatutak baina agerian. Lanez betetako egun baten hondarrak ikusgai.

Adar korapiloa (Branch knots)

Bregenz (Austria)

Adar korapiloa ez da askatu behar. Korapiloz korapilo hazten da landarea, urtaroetan aurrera doan neurrian.

Arbela iragarkia (Advertising board)

Bregenz (Austria)

Idazki berriak eta erdi ezabatutakoak nahastutak gelditu dira denboran zehar pilatu diren heinean. Ingurutik igarotzen diren pertsonak erakartzeko lana ondo betetzen du oraindik.

Kiosko baten aurretik pasatzean (Passing by a kiosk)

Bregenz (Austria)

Aiton-amonak eta biloba paseoan irten etaa kiosko baten aurretik pasatzean, nola ez gelditu eta mokautxo bat hartu? Haurrak txokolate puska bat edo goxoki batzuk eskatuko ditu. Nagusiek mugak jarri beharko diote txikiaren apetei. edo ez?

Parkeko kioskoa (Park kiosk)

Bregenz (Austria)

Kiosko batek poz ugari eman ditu. Paseoa ematen ari eta iskinaren bueltan agertzen denean, irribarre txikia irudikatzen da baten aurpegian. Lehiatilatxora hurbiltzen da bat eta freskagarriarekin, kafearekin edo mokau batekin urrundu.