Appenzell (Suitza)
Arratsaldea aurrera doa eta afalordua ez bada ere, eguna gautzen hasi da. Pixkanaka iluntasuna eta hotza nagusituko dira. Hobe aterpean egotea ordurako.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Arratsaldea aurrera doa eta afalordua ez bada ere, eguna gautzen hasi da. Pixkanaka iluntasuna eta hotza nagusituko dira. Hobe aterpean egotea ordurako.
Appenzell (Suitza)
Zeruak eta lurrak bat egin al dute? Elurraren magiarengatik apenas bereizi daitezke.
Appenzell (Suitza)
Kanpokaldea azkar aldatzen da. Mugitzen dago. Bidaiatzean gure ikuspuntua aldatzen da. Horrek egingo al du berezi?
Appenzell (Suitza)
Bidean aurrera joan basoak, zur metak eta belardiak atzean utziz. Hori da bidaiatzea.
Appenzell (Suitza)
Zuria eta beltzean, argia eta ilunean, banatzen da mundua elur artean dagoenean. Ez dago udako kolore argirik. Ez dago belar edo lorerik. Dena estaltzen duen elur hotza ikusten da soilik treneko leihotik
Appenzell (Suitza)
Baserri elurtua bestelakoa ematen du. Ez da biderik ikusten, ez da belarrik ikusten. Soilik basoak eta etxeak nabari dira.
Appenzell (Suitza)
Gure trena bere bideari darraio. Azkar doa aurrera. Halako batean, izotzezko paisai ospelean sartu gara. Elurraren zuritasuna eta hotza gailentzen da.
Appenzell (Suitza)
Trenetik azkar igarotzen da paisai elurtua. Goxo gaude, epel, eta iluntzen ari den egunaren edertasuna gure begi aurrean dugu. Momentu zoragarria.
Appenzell (Suitza)
Herria, baserria eta basoa elurrak estalita daude, hotz eta ilun. Zeruko azken argiak amatatzen doazen heinean, etxeetako argiak piztu egiten dira eta tximiniak kea botatzen hasten dira.
Appenzell (Suitza)
Ari da eguna bukatzen. Argia lehenengo gorritu eta gero desagertzera egingo du. Etxerako bidea hartzeko garaia da.
Appenzell (Suitza)
Urte bukaera da. Argi orduak gutxi eta hotzak dira. Eguzki sartzea laster heltzen da. Bere errainu epelak elurrarekin nahasten dira egunaren azken momentuotan.
Rapperswil (Suitza)
“Hemendik irten nahi dut. Zein ondo egon behar da bertan!” Horrela ariko da bere kolkorako hitzegiten tximino niminoa.
Rapperswil (Suitza)
Bi hosto zur pieza baten gainean gelditu dira. Inguruko arbolek utzitako arrastoa dira, udazkeneko giroaren ondorioak.
Rapperswil (Suitza)
Lanpetuta dabil kastorea bere burua atontzen. Ilajea ondo leundu eta garbitu egiten ditu, ura iragazten ez dezan utzi. Ura da bere bizilekua. Urak ematen dio jaten. Uretan da bere bizitza osoa.
Rapperswil (Suitza)
Pinguinoa nagusiki zuria eta beltza baina ez soilik, beste kolore batzuk ere izan ditzazke. Arrosa eta laranja, adibidez. Animali berezia da zinez.
Rapperswil (Suitza)
A ze bikotea. Uretatik irten berri daude eta beraien burua sikatzen ari dira egonean. Haize leunak beraien gorputzeko eta hegoetako ur tantak eraman ditzan zain. Eguzkiaren epeltasunak ura lurrun bihur dezan zain.
Rapperswil (Suitza)
Gepardo bat belardian zehar ibiltzen! Afrikako txoko basatia al da? Ez da. Europako hiri txiki bateko zoo bat da eta animali zoragarri hau bertan bizi da. Arbola, landara, … eta baloi zaharren artean.
Rapperswil (Suitza)
Kaiola kanpoan zer egongo den jakiteko ikusminez dago gepardoa. Asperraren ondorioak izango al dira? Kaiola barrua nahikoa ondo ezagutzen du eta heldu ezin den horretaz arduratzea nahiago du.
Rapperswil (Suitza)
Hesi gaineko neska ponyak gertutik ikusi nahi ditu. Txikiak dira zaldiak eta txikia da bera. Hala ere ondo moldatu da.
Rapperswil (Suitza)
Hotzik daude zooko animaliatxook eta argiaren inguruan biltzen dira epeltasunaren bila. Garaiko giro hotzera ez daude ohituak. Dantzan botako duten basamortuko sargoria.