Jolas parke txikia ere atondu dute. Koloreduna eta dibertigarria ematen du. Txikiek primeran pasatzeko lekua izango dute, animaliak ikusteaz aspertzen direnean.
Behiek ere ipurdia daukate. Gizaxoak egun osoa igarotzen dute ezezagunei bere atzekaldea ikusten uzten. Ez luke batek espero izango hau maiteko dutenik.
Gaztetxoek ere lan egin behar dute. Airoso ibiltzen dira behi iladen artean, noizean behin atsedenaldi hartzen badute ere. Dena ez da lana feria egunean!
Bi laborariok erabat murgilduta daude bere hizketaldian. Tratua ixten ariko dira? Denbora luzea elkar ikusi gabe egon ondoren azkeneko gertakariak azaltzen ariko dira?
Behien itsasoaren artetik pertsona gutxi batzu ikusten dira. Elkarrekin hizketan edo abereak behatzen daude. Festa giro erlaxatuan, lasai daude. Ez dago zertan urduritu beharrik.
Urtaro hotza dator. Lehenengo elurrek dagoeneko zorua zuritzen dute. Nabari da hotz eta elur giroa. Belarrak galdu du udako freskotasuna eta jelaren besarkada jasotzeko prestatuta dago dagoeneko.
Udazkena aurrera doa. Kolore berdeak tonu arreak hartzen ditu. Adarrak soiltzen hasi dira. Arratsaldea laburtzen doa. Eguzkiak beheragotik begiratzen gaitu.
Leihotik begiratu eta kale arrunta ikusten da. Elurra pilatzen da lorategietan. Teilatu gorridun etxeak hiladatan jarriak daude. Denda bat edo beste ikusten da. Trena aurrera darrai.
Zerua iluntzen ari da baina oraindik nabari dira inguruko detaileak. Kolore urdinak hodeien eta hegazkin arrastoen zuritasuna nabarmentzen du. Etxe eta arbolen soslaia argi ikusten da.
Izotzezko arantza finak zurezko heziaren gainean sortu da. Naturaren apeta izan da. Edertasun misteriotsua eta desberdina sortzeko gaitasuna. Harritzeko gaitasun mugagabea.
Izotz kristal txikiek sortutako egitura berezia. Arantzez betetako baso hotz eta zuria hurbiletik nabarmentzen da gehien. Bere edertasun osoa erakusten du.
Zein kolorek margotzen dute zerua? Hodeiek beraien ohiko zuritasuna galdu dute. Eguzkiaren azken errainuek udazkeneko arratsalde hotza kolore beroekin bete dute.