Dubai (UAE)
Gaua etxeorratzez betetako hirian distopikoa ematen du. Jende andana leku gutxian metatuta eta inguruan basamortua alde batetik eta itsaso zabala bestetik.
Eguneko argazki bat
Dubai (UAE)
Gaua etxeorratzez betetako hirian distopikoa ematen du. Jende andana leku gutxian metatuta eta inguruan basamortua alde batetik eta itsaso zabala bestetik.
Dubai (UAE)
Zerua ilun antzean eta laino dago. Ez da leku honetako gure irudia. Basamortuak beti eguzkia eta beroa ekartzen bait digu gogora. Orain, baina, udazken bukaeran gaude eta giroa freskatzera jotzen du.
Dubai (UAE)
Beste kontinente, beste munduko ia, paisaia eta natura ikusten dugu gure aurrean. Gure zuzeneko esperientziatik urrun dagoen lekua eta giroa sentitzen dugu gure inguruan. Gure barrunbeak aztindutak sentitzen ditugu.
Dubai
Abendu erdian gaude, udazkena bukatzear dago eta urteko garai hotzena eta ilunena hastear dago. Hemen berriz, ez dago hotzik eta iluna soilik gau erdian heltzen da.
Schwellbrunn (Suitza)
Baso zabalak ikustea gustagarria da. Gaur egun, gure bizi eremuetan gutxi ikusten dira, gutxiegi ere. Sail ia birjin horietan naturari bere osotasunean garatzen uzten diogu. Berak eskertzen digu gure atmosfera garbituz eta gure bizitza hobetzeko lehengaiak bueltan emanez.
Schwellbrunn (Suitza)
Mendi gainetan zerua infinitoa da. Urruneko mendiek sortutako zerumuga arte hedatzen da eta beheragoko paisaia eta topografiari argia ekartzen dio.
Schwellbrunn (Suitza)
Goiza eguzkitsu esnatu da. Itsutu egiten du abenduako eguzkiak elurrean isladatzen denean.
Schwellbrunn (Suitza)
Goiz lanbroa ez da erabat argitu oraindik. Gaueko hotzetik epeltzen ari da eguna. Elurrez estalirik dago mendialdea. Negua ate joka dator dagoeneko.
Schwellbrunn (Suitza)
Itzal luzeak, goizeko eguzkia. Hodei luzeak, haizea goian.
Schwellbrunn (Suitza)
Haize arinak aurpegia laztantzen digu. Gorago, baina, libre ibiltzen eta trabarik gabe ibiltzen da. Lanbroaren hodei alferrak gogoz eragin eta berarekin eramaten ditu bere bidai luzean zehar.
Schwellbrun (Suitza)
Paisai elurtua mendialdeko baserrian. Etxalde bakarti bat larre handiaren erdian, arbola soil batek lagundua. Inguruan basoa du, beraren zaindari. Eguzkiak lekuaren topografia margotzen du goizaldeko argiaren itzalekin.
Appenzell (Suitza)
Goxo ageri dira etxeak eguzkiaren argipean, elurraren hotzenean murgildutak egonda ere.
Schwellbrunn (Suitza)
Goizeko argiak inguru zuritua erakusten digu. Itzalak oraindik luzeak dira eta gaueko hotzak ez da erabat joan. Tarte urdinak eta hodei zuriak ditu zeruak. Egun ona datorrela seinale.
Schwellbrunn (Suitza)
Negua ate joka dator eta elurra bidali du hori gogorarazteko. Zuhaitz ilunak tapaki zuri izoztuaz estali agertu dira goizez. Zelaietan kolore zuria nagusitzen da. Horrela da begiek atzeman dezaketen leku urrunenerarte.
Appenzell (Suitza)
Gurutzatzen da beste tren bat. Gaiak garraiatzen dituen trena. Konponkenta bat egiteko tresna eta materialez betea ematen du doala. Guk, berriz, gure bideari jarraitzen diogu. Beharretatik eta presetatik urrun bidaiatzen gara erlaxatzeko gogoz.
Appenzell (Suitza)
Trenako leihoak “slow” telebista saioa ematen du. Amaigabea den irudien segida ekartzen ditu. Lasaitasuna ekartzen du.
Appenzell (Suitza)
Zeruko argia erabat itzali aurretiko momentuetan, harana erdi-itzaletan, erdi-iluntasunean, murgildua ikusten da.
Appenzell (Suitza)
Lauso ikusten da leihotik kanpoko paisaia. Aurretik pasatzen da belardi bat bestearen atzetik, etxeak han eta hemen agertzen dira, arbolak belardien ertzetan hazten dira.
Appenzell (Suitza)
Treneko eserlekua leku ederra da urruneko paisaia behatzeko. Zerumuga nola aldatzen doan ikustea plazer goxoa da. Mendiek haranei lekua egiten diete, eta berriz mendiak bueltan.
Appenzell (Suitza)
Zuria eta beltza nahikoak dira edertasuna transmititzeko eta ahoa zabalik uzteko. Hona hemen horren adibidea.