Liérganes (Espainia)
Etxerako sarrera ateak denbora luzez eman du sartu-irtenak zaintzen. Dotoretasuna soberan daukan. Zurezko ate sendoak eta metalezko hesi nobleak lekua babestu dute denbora luzez.
Eguneko argazki bat
Isla (Espainia)
Harroka honek itsasoaren erauntsiari eusten jarraitzen dio. Monolito moduan geratu da itsas zabala eta kostaren artean. Olatuen talken biktima izaten da baina itxura ederra, dotorea, izaten jarraitzen du. Azal garratza, paretak altuak eta landareen gabezia, ondorioak izan beharrean, harrotasunerako arrazoiak ditu.
Isla (Espainia)
Olatu indartsuek kostaldeko harrokak besarkatzen dituzte beraienganaino heldu eta zakar kolpatzen dituztenean. Apar zuria sortzen dute talkan. Airean gora egiten dute. Harrokaren gainazala kolpatzen dute. Zuloak sortu eta zabaltzen dituzte. Ur soilak badauka nahikoa indar harria eraldatzeko bere etengabeko jarioari esker.
Isla (Espainia)
Hodei frontea ari da heltzen kostaldera. Euri frontea bihur daiteke ere laster. Beherago iluna ari da nagusitzen. Inguruko muinoen eta harroken detaileak itzalen artean galtzen ari dira. Urrunera begira mendien profila eta hondartzako hare zuria baino ez da bereizten. Gaueko lehen uneak heldu dira.
Isla (Espainia)
Arratsaldeko azken orduan oraindik badago paseo bat emateko astia. Eguraldia petraldua badago, jaka bat jantzi, ondo babestu, eta euritakoa eskuetan hartu, badaezpada. Besterik gabe, erlaxatzera irten da pertsona hau. Eguzkiaren azken errainupean hasi da, baina laster ilargiaren lehen distirak argiztatu du.
Isla (Espainia)
Kontraste ederra dago harearen forma leunak eta ertz beteriko harroken itxura konkortuen artean. Harroken ertzak zorroztuak mantendu arazten dituen urak eta gatzak, erabat aldatu dituzte harrien formak. Hare gainetik agertzen direnak higatuz joan dira eta uhinen eragin etengabearen pean, kolore beltza hartzen dute ere.