Zurich (Suitza)
Lorategi txinatar bat hemen? Hau sorpresa. Harritu eta hunkitu egin nau. Udazken erdiko kolore goxoek ematen diote itxura erakargarria. Merezi du momentu batez gelditu eta
Eguneko argazki bat
Zurich (Suitza)
Udazken arratsalde epel batean zerua tarteka hodei zuriz estalita zegoen. Zeruko ibiltari nekaezinak ez zuten giroa erabat goibeltzen. Eguzki argia lausotu baino ez zuten egiten. Urtaroko hoztasunaz tarte batean ahazteko nahikoa zen.
Höher Kasten (Suitza)
Inguruko basoetatik harro nabarmentzen den harkaitz puska deitu dit atentzioa. Arroka, belarra eta zuhaitzak elkartu dira ikuskizun ederra sortzeko.
Höher Kasten (Suitza)
Mendi magala belardi bigun eta goxoekin estalita dago. Azpiko harkaitzaren gogortasuna samurtzen duten belardiak.
Höher Kasten (Suitza)
Belar gainean eserita eroso eta gustora dago irudiko taldea. Mendi eta lainoak ikusten luze egon daitezke. Bitartean mokau bat hartzen hasi dira. Momentu horretan hurbildu zaizkie bele talde bat jateko eske. Urrunera heltzen dira animaliok jateko erraza lortzeko.
Höher Kasten (Suitza)
Mendia guztiontzat da. Asto batentzat ere. Bestelako diskusioa da bere borondate hutsez igo den. Gustorago ez al da ibiliko belardi eta basoetan zehar, belar freskoa jaten duen bitartean.
Höher Kasten (Suitza)
Behe hodeiak haranetan pilatzen dira aire hotzari jarraiki. Mendi gainak berriz eguzki argitan distiratusu ageri dira. Laino artetik agertutako gailurrak dira edo itsasoak inguratutako kostaldeko labarrak?
Höher Kasten (Suitza)
Haranak hodei trinkoen itzalpean daude eta gailurrak baino ez dira ikusten. Lanbroak dena estaltzen du.
Höher Kasten (Suitza)
Hodeiek lautadak estaltzen dituzte. Zerumugaraino hedatzen dira eta behe aldeko baserria eta goialdeko mendialdea banatzen dituzte. Alfonbra zuri bigun batek banatzen ditu.