Speicher (Suitza)
Ongi lagunduta doaz neska gazteak. Behi ederra daramate aldamenean. Bidai luzea bukatzeko desiratzen egongo da. Ikuilura heldu, belar fresko puxka bat jan eta txoko lasai batean esertzeko gogoarekin egongo da.
Eguneko argazki bat
Speicher (Suitza)
Trafikoa zaintzearen ardura hartu du tipoak. Nahi gabe protagonista bihurtu da, errepidearen erdian bakarrik egotea suertatu zaionetik. Inguruan jendetza bildu da, ikuskizuna bizitzeko gogoz eta animo biziz elkarrekin hitzegiten. Bera, berriz, ixilik eta konzentrazio osoa ari den lanean jarrita dirau.
Speicher (Suitza)
Kaixo txikito. Ongi zoaz zure gurditxoan. Aitatxok ongi eramaten zaitu.
Cardano al Campo (Italia)
Arbola honenak motozerra batek egin zuen. Hori erakusten du ebakidura zehatz eta leunak. Onddoak eta goroldioa hazi zaizkio dagoeneko. Enborraren azala lehor dago eta barruko egurra belztuta eta urratuta dago. Bere gainbehera hasia da. Mikroorganismoek bere lana egingo dute, lurzorutik hazitako basoko erraldoia lurzorura itzul dadin.