Hundwil (Suitza)
Behiak pentsakor daude. Pertsona bat pasatu berri da. Ez da eguneko lehenengoa. Gaur jendez lepo dago hemen. Batzuk adi behatzen gaituzte. Beste batzuk, berriz, despistatu itxurarekin pasatzen dira. Burua batek jakin non dutela.
Eguneko argazki bat
Hundwil (Suitza)
Udazkeneko ferietan abereak erakusteko eta saltzeko garaia da. Behiek errape handienak dituzte. Zezenak egon daitezkeen ikusgarrienak dira.
Biel (Suitza)
Gabon azoka txikia baina itxurosoa. Jende askorekin. Haur eta nagusi. Denek jaka beroa soinean dutela.