Bakio (Euskal Herria)
Kostaleko pinu txikiek itsas haize gazia une oro arnasten dute. Galernen ondorioz txiki eta bakandutak gelditu dira itsas ondoko harkaitzean.
Eguneko argazki bat
Bakio (Euskal Herria)
Arroka batek itsasoari aurka egiten zion kostaldeko leku arriskutsuenean. Tinko eusten diola ematen zuen baina zahartzen zihoan heinean txikitzen joan zen. Puxka txikiak galtzen hasi zen. Txikiak hasieran eta handiagoak tarteka. Indartsu zirauen baina itsasoaren indarrak arrastoa uzten zion. Egun batean arrain handi eta zahar batek ikusi zuen eta harrituta esan zuen: bai leku ederra!
Bakio (Euskal Herria)
Hondartzaren hondo baxura heldu arabera, altxatzen dira olatuen gandor apartsuak. Bata bestearen atzetik doaz, diziplina zorrotzeko segida bat osatuz. Bata bestearen ondotik doaz, ur gainazal leuna apurtuz. Bidearen azkenean, amaierako eztanda bat entzuten da eta olatua desagertu da. Harean gora eta behera doan ur geruza fina baino ez da gelditzen.