Oropa (Italia)
Etxeko balkoiak eguzkiaren errainuak jasotzen ditu eta neguko goiza epeltzen du. Mendialdean behar da epeltasun hori aprobetxatzea. Tenperatura erraz jeisten bait da.
Eguneko argazki bat
Logroño (Espainia)
Kalearen goiko parteak bere bizi propioa dauka. Pribatutagoa da. Etxebizitza bakoitzak bere nortasuna erakusten du. Beharren arabera osatzen da. Loredun balkoiak edo burdinezko barandaz mugatutako eremu hutsa izan daiteke. Berdin leihoak. Eta eraikuntz denak teilatu batekin bukatutak daude, euriarengandik eta eguzkiaren garraztasunetik babesteko.
Montreux (Suitza)
Bi leihaxkek eta balkoi batek apurtzen dute etxe baten horma. Bakoitzak tamaina desberdinekoa eta denek etxebizitza kalera ekartzeko intentzioarekin. Leiho txikiek argia iragazi egin nahi dute. Argia erakarri egunez eta kalekoa kalean utzi gauez. Balkoiak kalerako ate motza eskaintzen du. Ikusmira bat egiteko balio du eta arropa batzuk lehortzen jartzeko ere.
Liérganes (Espainia)
Harrizko etxe tradizional honek aurpegi hoberena ematen du. Horma gainazala garbia eta harri tarteak ondo zainduak dauzka. Fronteko paretan zurezko ate zurruna, leiho zulo txikiak eta balkoi sinplea baina elegantea ageri ditu. Gainera, ate ondoan landare bilduma dotorea jarria dago. Detaile guztiak bere itxura edertzeko jarriak daude.
Vicenza (Italia)
Pasealeku hau merkatarientzako foroa izateko eraiki zen. Balkoitik behera begiratu baino ez zuten egin behar, hiriaren mugimenduak ikusteko, arnasa nondik hartzen zuen ikusteko. Behekoek, baina, inbiria puntu batekin, goian egotea nahiago.
Vicenza (Italia)
Arratsalde pasa ematen du emakume honek. Etxe inguruan dabilen jendea behatzen egongo al da? Hola bada, ez da erraz aspertuko Vicenzako plaza honetan. Eguneko sargoriaz ihes egitea ere badu, kanpoan freskatzen duenean barrura irauten bait du sargoriak.
Brixen (Italia)
Hiri historiaduna eta koloretsua Brixen. Ondoan dagoeneko Austriaren kutsua eta hizkuntza jaso du. Dolomita alpeen eragina ere ezin da ahaztu. Eskegitak diruditen baserri etxeak ageri dira hiria inguratzen duten mendietan.
Padua (Italia)
Veneto eskualdeko hiri hau Italiako iparraldean dago. Garai batean Veneziako errepublikaren parte, Austriar inperioaren parte izan zen ere. Unibertsitate handia eta historia zabala dario karriketan barna.
Santillana del Mar (Espainia)
Lore gorri hauek, zaingorriak, herri osoko balkoietan zeuden. Loreen kolore biziek zeruaren urdinarekin bat egiten zuten.
Arona (Italia)