St. Gallen (Suitza)
Basoak uda berantiarreko eguzki errainuak xurgatu eta iragazten ditu. Egun eguzkitsuenean ere argi eta ilunetan egoten da barrenaldea.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Pinu bat dago baso baten erdian. Enbor zuzen eta luzea dauka. Tarteka adar bat edo beste ditu. Zenbait hosto ilun eta finez beteak daude. Beste batzuk biziz lehortutak daude. Nekez banatzen dira enborretik hazten diren heinean. Nahiago dute beraien burua erortzen utzi enbor amatik hurbil.
Pfäfers (Suitza)
Itzalak beltz, argiak zuri. Horrela agertzen dira egun eguzkitsuetan.
Seealpsee (Suitza)
Pinu altu eta zuzenez osatutako basoak nagusi dira mendialdean altuera batetatik gora. Neguko elurrari eusteko jaiotakoak eta hazitakoak dira.
Seealpsee (Suitza)
Basoan zuhaitz guztiak ez dira altuak eta sendoak. Zenbait zorte txarrekoak dira eta gaixotu, hil edo ebakiak izaten dira.
Rissipass (Suitza)
Elurra barra-barra dago mendi gainetan. Negua hotz eta zuri doa. Paisaia gogorra da, garratza. Otzandu gabeko natura zein ederra eta, aldi berean, babesgabe eta latza den gogorarazten du.
Pfänder (Austria)
Basoan ez daude soilik arbola gazte edo zaharrak. Garai batean izandakoak eta orain enbor batek baino ez dituenak gogoarazten ere badira.