Bad Soden (Alemania)
Zoo batean gaude, animalirik ikusten ez badira ere. Naturan txertatuta dago. Baso batek inguratzen du, udazkeneko jantziak soinean daramatzan ohiana.
Eguneko argazki bat
Bad Soden (Alemania)
Zoo batean gaude, animalirik ikusten ez badira ere. Naturan txertatuta dago. Baso batek inguratzen du, udazkeneko jantziak soinean daramatzan ohiana.
St. Gallen (Suitza)
Haizeak orraztuak baleude bezala okertu dira ur belarra. Baso txikia osatzen dute uraren gainean eta azpian.
Engelberg (Suitza)
Lanbroak lausotzen ditu gure begiak baina beste ikuspuntu bat ematen digu, misterio zaharrena. Elurra eta lanbroa nahastuta mundu basati eta libre batera jartzen gaitu. Gure imaginazioa eta gogoetak berrindartzen dira. Sentimenduz betetzen zaizkigu barne irudiak.
Engelberg (Suitza)
Baso zaharretan zuhaitz zahar eta gazte nahaspilatzen dira. Bestela bada, zuhaitz landaketa da, zuhaitz baratza. Elurrez estalia eta lanbro artean egonda, oraindik eta misteriotsuagoa ematen du.
St. Gallen (Suitza)
Elurrak bazter guztietara heldu da. Dana zuritu du, zuhaitzen adar puntak ere. Zurezko heziren bat baino ez da gelditzen jatorrizko itxurarekin. Neguko irudi berezkoa du leku honek. Udako itxuratik urrun. Belarra desagertu da. Kolore berdea ez da nagusi sasoi honetan.
St. Gallen (Suitza)
Jende pila elkartu da lerei hautsa kentzeko. Elur erori berria ederra da ipurdi gainean aldapan behera irristatzeko. Txikiek maite dute gehien, hezurrak eta artikulazioak malguak eta bigunak bait dituzte oraindik. Nagusiagoek nahiago beheko muturrean itxarotea, abiadura bizian nola etortzen dira ikusten.
Gais (Suitza)
Lauso nahi gabe ikusten da kanpokoa. Ez da begi txarrik eduki behar. Ez da betaurrekorik kendu behar. Barrura begiratzeko momentua da.
Lehmen (Suitza)
Basoko zorua zurituta dago gaueko izotz zuriagatik. Ez du azkenaldian elurrik bota eta zeruko urdin koloreak ez du elur jasa berririk iragartzen.
Lehmen (Suitza)
Bidea jarraitu eta galdu zaitez, aldi baterako ez bada ere, baso barrenean. Bere lasaitasunak besarkatzen utz ezazu. Gero etxera buelta zaitez. Hurrengo egunean zure betiko bizitzak jarraituko du, baina, aldiberean, ezberdina izango da.
Lehmen (Suitza)
Egur meta hau prest dago neguan zehar ondoko etxeari surako erregaia emateko. Ingurura begiratu ezkero, beharrezkoa izango da egur guztia. Urtaro hotza luzea eta gogorra izateko itxura dauka.
Lehmen (Suitza)
Elurra heldu urte honetarako. Hotzarekin batera heldua da eta neguari atea zabaldu dio. Momentuz basoaren mugeetaraino hedatzen baino ez da ikusten. Laster, baina, basoko arbolen adarrek eta hostoek hartuko dute neguaren kolorea.
Lehmen (Suitza)
Baso sakona. Arbola zaharrez betea. Alde batetik pinuak, bestetik hosto erorkorreko beste zuhaitz mota batzuk. Basoak belardia inguratzen du. Elurra eta izotzaz estalita dago.
Lehmen (Suitza)
Elurra ari da gutxinaka inguruan estaltzen. Giro hotzaren eta azken egunetako elur jasen aztarna da. Laster negu betean murgilduko gara. Nabari da.
St. Gallen (Suitza)
Hartzen ari da natura arbola hilak utzitako lekua. Adarrak hasten ari dira alboetarantz, kuttuna duten argi printza denak harrapatzeko desioarekin. Enbor zaharra orain adar biziak inguratzen dute.
St. Gallen (Suitza)
Baso barnean sortutako eta hildako erraldoi baten aztarna misterioz betea ikusten da sastraka eta adarren artetik.
St. Gallen (Suitza)
Eroritako edo eraitsitako arbola baten enbor ikusgarria agertu da bapatean. Handia izan beharko luke bertan hazitako zuhaitza. Piramide itxurako zuztar sendoa gelditu da oroigarri modura. Baso barrenean erdi galdua. Inguruan hazten zaizkionak kide zaharra gogoan izango dute denbora luzez.
St. Gallen (Suitza)
Basoan barrena argia eta itzalak nahasten dira enbor eta hostoen artean. Horiek ez dira izango ezkutatzen diren bakarrak, zoru azpian eta txoko ilunetan animali, landare eta era guztietako izakiak aurki daitezke.
St. Gallen (Suitza)
Udazken garaia ezin da nahastu neguaren natura geldoarekin edo udako betiereko berdetasunarekin. Hosto erorkorreko zuhaitzak kolore beroekin janzten dira aldi baterako. Sasoi oparo baten amaiera ospatzeko intentzioarekin edo.
Müstair (Suitza)
Izan da udako egun argitsu eta epela, baina orain zerutik datoz azken eguzki printzak. Mendi magaletako pinudia dagoeneko iluntasunean murgilduta dago. Beraien profila ortziaren kontrara ederki nabaritzen dira.
Wasserauen (Suitza)
Arbola gazteak kide zaharragoen laguntza edo leiha sentituko du? Inguruko zuhaitzek bidelagun izango ditu edo etsai. Jakingo bagenu, natura ulertzen aurrerapauso handia egingo genuke.