Cardano (Italia)
Enbor zati honek lurrera erori eta hilik geratuko zen baina ekosistema elikatzen jarraitzen du. Zoruko biotak birziklatze lana egiten du eta nutrienteak berrerabiltzeko prest uzten dituzte.
Eguneko argazki bat
Cardano (Italia)
Enbor zati honek lurrera erori eta hilik geratuko zen baina ekosistema elikatzen jarraitzen du. Zoruko biotak birziklatze lana egiten du eta nutrienteak berrerabiltzeko prest uzten dituzte.
Cardano (Italia)
Goroldio xumeak hazten den harria erabat eraldatzen du. Basoan bizidun guztiak elkarbizitzan ari dira. Denek dute bere lekua, bakarra eta beharrezkoa.
Cardano (Italia)
Eguzkiak argi-ilunak sortzen ditu hosto eta enborren gainean. Enbor bertikalek hostodun adar horizontalei eusten diete eta dena janzten dute hosto berde alaiek eta marroi iharrek.
Cardano (Italia)
Bidezidorrak basoan barna eramaten du ibiltaria. Zuhaitzen erreinura sartzen du bisitaria. Kaleko presak eta zaratak alde batera uztera gonbidatzen du.
Cardano al Campo (Italia)
Baso zaharrak arbola handi eta edadetsuak, txiki eta gazteekin nahasten du. Zorua estaltzen dute arbola eroriek, hosto zaharrek eta sastrakaren bat han eta hemen. Eguneko argia ere nekez heltzen da guregana, ibiltariok gerizpearen freskotasunaren altzoan eramanez.
Appenzell (Suitza)
Leihoa leku berrien agerlekua bihurtzen da trenak bere bidea hartzen duen momentuan. Epe labur baterako ez bada ere. Etengabe etorri eta joan egiten bait dute kanpoko paisaiek, herri eta hiriek edo pertsonek.
St. Gallen (Suitza)
Elurrez inguratua geratu da baserri etxea. Udaberrira arte zuritasuna izango al da nagusi hemen? Zuhaitz bakan batzuk eta urruneko baso batek baino ez diote elurrari eusten.
St. Gallen (Suitza)
Elurra pilatu da azkenengo neguan eta mendien eta basoen itxura zeharo aldatu dira. Natura lotara joaten da urtaro honetan, baina honelakoetan ere ederrak dira gure inguruak.
St. Gallen (Suitza)
Zuhaitz gainak itxura zapala dute, elurraren zamaren eraginpean. Basoak itxura berezia hartzen du, pinuen iluna eta elurraren argia nahastutak.
Helsinki (Finlandia)
Itsasoa, izotza eta basoa eskutik etortzen dira Helsinkiko neguan.
Helsinki (Finlandia)
Batzutan iraganeko irudiak etortzen zaizkit gogora eta ezin burutik kendu ibiltzen naiz. Kasu honetan, ipar Europako negu hotz eta elurtsua dakusagu. Gogorapen ganbararen atal handi bat.
Flims (Suitza)
Pinudi bukatzen den lekuan, erakusten du haitz biluziak bere handitasuna harro. Karkabak, harri solteak, belardi eremuak eta elurrak apaindua ageri du bere nortasuna.
Flims (Suitza)
Egunaren eguzkiak argiak eta itzalak uzten ditu etxeetako paretetan. Atzean berriz, argi ederrean bainatuta Alpeetako erraldoiak eta pinudi basoak ageri dira.
St. Gallen (Suitza)
Mendialdea Alpeetako mendi garaien magaletan pinudi zabalez eta larre berde ondo zainduez osatua dago. Behiek eta ahuntzek ibiltzen dituzte leku hauek. Eguzki epel baten pean leku ezinhobea da arratsalde atsegina igarotzeko.
St. Gallen (Suitza)
Hara ze sorpresa! Garaiotan ez dira erraz honelako garraiobideak aurkituko. Paseo bat emateko bide erlaxagarria da, basoan egun epel batean gurdi bidai bat izatea. Ikusteko gauza bitxia ere bada.
St. Gallen (Suitza)
Enbor eroriak bere aztarna utzi du basoan. Enborraren oinarria gelditu da, garai batean bizi zen zuhaitzen baten erakusle modura.
St. Gallen (Suitza)
Margotua dirudi basoa. Pinu hosto urdinxkak eta ira berdeak gorriekin apainduek kolore festa gehitzen diote paisaiaren edertasunari.
St. Gallen (Suitza)
Mendi inguruneko basoan, pinu eta hosto erorkorreko arbolen artean animaliak behatzeko etxola ageri da. Txoriek ez nabaritu edo behintzat berehala ahaztuko dutelakoan jarrita, enborren artean ia erabat ezkutatuta.
St. Gallen (Suitza)
Basoa pixkanaka desagertzen doa muinoaren atzean. Zelaiaren atzean basoa. Etxe ondoan natura etxekotua, urrunago basatia. Biek batera sortzen dute baserriko paisaia.