Appenzell (Suitza)
Basoa muino baten magalean irudian. Trenaren urrunetik zuhaitzak erraldoiak dirudite ondoko etxearen parean. Lanbroak eta elurrak misterioa gehitzen diote irudiari.
Eguneko argazki bat
Sarganserland (Suitza)
Atzoko irudiaren zuri-beltzeko bertsioan kontraste zoragarria da protagonista. Urtarrileko argi goibelak lagundu zuen argi tonuen banaketa egokia lortzen. Zuriak zuri eta beltzak sakonak.
Sarganserland (Suitza)
Goizeko leiak oraindik irauten zuen. Mendian beherako bidean, funikularretik etxola hau agertu zitzaigun bidean. Bakarrik zegoen pinudi baten zabalgunean.
St. Gallen (Suitza)
Bidean enbor ebaki hau aurkitu nuen, inguruan zegoen bakarra. Basoa lanbroan murgilduan zegoen eta arratsaldeko azken eguzki errainuak zuhaitzen artean ageri ziren.
Laudio (Euskal Herria)
Zoragarriak dira zuhaitzok. Mendian, herritik urrun, hala ere argiak dira gizakiaren markak pago hauetan.
Laudio (Euskal Herria)
Egun zoragarria suertatu zen lagunekin mendi buelta egiteko. Argazkiak egiten gelditu ginen haiek eta ni. Bakoitzak bere bidetik jarraitu genuen gero.
Laudio (Euskal Herria)
Mendian behera, baso batean argia zuhaitz adar artean fin-fin iragazten da. Neguan egun zoragarri hau aurkitzean, barnea ere epel gozatzen da.
Bernina Pass (Suitza, Svizzera)
Mendi baso bat elurrez estalia gure bidean. Zuhaitzek, hostoan faltan, ahul eta biluzik ematen dute. Garai oparoagoen esperoan daude baina. A mountain forest covered by snow came in our way. The trees without leaves look weak and naked. However, they are just waiting for better times.
Poschiavo (Suitza, Svizzera)
Trenaren martxak argazkiari itxura lausotua ematen dio eta leihoak bidaiarien islada jasotzen du. Detaile hauek pinudiaren itxura misteriotsua areagotzen dute.
The running train adds a blurry taste to the picture. In addition, the windows reflect the other travellers. These details add to the mysterious look of the pine forest.