Laga (Euskal Herria)
Arrokaren azala garratza da uretan sartu arte. Urteek, gizaldiek, arrastoa utzi dute. Gizasemeok txingurriak ematen dugu bere ondoan. Berea bestelako denbora eta bestelako tamaina da.
Eguneko argazki bat
Bakio (Euskal Herria)
Arroka batek itsasoari aurka egiten zion kostaldeko leku arriskutsuenean. Tinko eusten diola ematen zuen baina zahartzen zihoan heinean txikitzen joan zen. Puxka txikiak galtzen hasi zen. Txikiak hasieran eta handiagoak tarteka. Indartsu zirauen baina itsasoaren indarrak arrastoa uzten zion. Egun batean arrain handi eta zahar batek ikusi zuen eta harrituta esan zuen: bai leku ederra!
Bakio (Euskal Herria)
Hondartza zabala da eta itsasoaren urak olatuz olatu etorri eta bueltatzen dira. Kostaldean itsasoari, erraldoia erraldoien artean, harrera egiten zaio. Beren misterioez hausnartzeko leku aproposena da. Handitasuna, indarra, aintzinatasuna. Hau dena eta gehiago ere daukate ur masa hauek.