Santoña (Espainia)
Hare busti biguna olatuen joan-etorriak moldatzen du. Putzuek betetzen dituzte uhinek utzitako zuloak. Itsasoaren laztan likidoak, bitartean, ailegatzen jarraitzen dute, busti edo lehor izan arteko zikloa gelditu ez dadin.
Eguneko argazki bat
Santoña (Espainia)
Hare busti biguna olatuen joan-etorriak moldatzen du. Putzuek betetzen dituzte uhinek utzitako zuloak. Itsasoaren laztan likidoak, bitartean, ailegatzen jarraitzen dute, busti edo lehor izan arteko zikloa gelditu ez dadin.
Santoña (Espainia)
Giro haizetsuak olatuak harrotzen ditu eta kaioak ere eguraldi latzetik babestu behar dira. Nola? Haizeari aurpegia emanez. Ez diezaien ipurdiko lumak harrotu eta barruko beroa kendu.
Santoña (Espainia)
Harea argiaren gainean, algek itxura tristea ematen dute. Haizeak ekarritako hareak pixkanaka estaltzera jotzen du, betirako ahaztera.
Santoña (Espainia)
Olatuek eta korronteek algak bere zutoinetik askatu eta aske darabiltzate kostara heldu arte. Bertan, eguzkitan lehortutako algak gatzez eta hareaz beterik geratzen dira harri koskorren artean.
Santoña (Espainia)
Olatuen segidari begira egoteaz ez da bat aspertzen. Hareazko hondoak gutxinaka behera egiten du eta horren eraginez itsasoa aparrez betetzen da hondartzara heltzerako.
Santoña (Espainia)
Kaio taldeak arratsaldeko haize kirriak zer dakarren zain dago. Ufadek olatuen gainak harrotzen ditu eta itsas hondoak nahasten dituzte. Muskuiluak edo landareak hondartzaraino heltzen dira nahaspila barnean eta hegaztiak prest daude haiek harrapatzeko.
Suances (Espainia)
Gaueko lehenengo orduak dira eta enbatak bere gorenean dirau. Olatuak hondartzara haserre eta indartsu datoz eta soinuak gaua hartzen du.
Porto Selvaggio (Italia)