St. Gallen (Suitza)
Pagadi basati batean arbolak enbor fin eta luzekoak dira. Batera hazi eta lurrazpiko lehengaiak, zein zeruazpiko argia, elkarbanatzen dituzte.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Pagadi basati batean arbolak enbor fin eta luzekoak dira. Batera hazi eta lurrazpiko lehengaiak, zein zeruazpiko argia, elkarbanatzen dituzte.
Oropa (Italia)
Beste motako haziak ere aurkitzen dira basoan. Pagatxek ere pago hostoen artean ematen dituzte beraien azkenengo momentuak.
Gorbeia (Euskal Herria)
Zuhaitz zaharra protagonista gaurko irudian. Handia. Sendoa. Milaka ikusitakoak dituena. Hurrengora arte Gorbeia.
Laudio (Euskal Herria)
Zauria ez da sendatuko baina bizitzen jarraituko du zuhaitzak.
Laudio (Euskal Herria)
Zuhaitzaren ederra jaso eta galdera egiten du argazkiak. Zergatik apurtuko zen abarra? Tximista batek joko zuen? Haizeak botako zuen? Pagoak adinaren nekeaz erortzen utziko zuen? Erantzunik ez dut.
Laudio (Euskal Herria)
Zoragarriak dira zuhaitzok. Mendian, herritik urrun, hala ere argiak dira gizakiaren markak pago hauetan.
Laudio (Euskal Herria)
Pago zaharrek gure basoetako politenak izango dira. Urteetan zehar erabili ditu gizonak egurrerako. Horren aztarna enbor ebakiak dira. Hala ere, ez die itxura zatartzen.