Speicher (Suitza)
Trenbidea igaro trena ailegatu baino lehen, behi eder hori. Ttipi-ttapa zatoz mendi larreetatik beheko herriraino. Gogoa edukiko duzu zure bidea bukatzeko. Eskerrak laster ikuilura helduko zarela. Hartu ezazu aatseden on bat.
Eguneko argazki bat

Oro (Euskal Herria)
Belarra goxo-goxo egon behar duela ematen du. Negu osoan ikuilu barruan egotetik datorren behiarentzat jaki ezin hobea.
Oro (Euskal Herria)
Behi polita hau mendian igarotzen du udaberri eta uda gehiena, kortako behiak ezezik. Mendi behia deitu ahal zaio, orduan.
Oro (Euskal Herria)
Behi eder honek lanak ditu belarra jaten. Denak gozo-gozoa itxura du.
Oro (Euskal Herria)
Egongo al da zelai hau baino leku hoberik behi pare honentzat eta udaberri sasoiean? Beraiei galdetu beharko, baina ni hemen primeran daudela esango nuke.
Oro (Euskal Herria)
Atseden hartzea lana bada ere animaliontzat. Belar gainean etzanak daudela, behin irentsitako belarra berriro murtxikatzen ari dira. Horrela behar dute, berau ondo liseritzeko.
Oro (Euskal Herria)
Azkenean heldu da udaberria. Ikuilutik kanpo irten eta belar freskoa jateko garaia. Loretxo txiki horiek ere goxo egon behar dute.