Mörschwil (Suitza)
Behi bat, bi behi, hiru behi… Behi talde osoa bildu da estu-estu. Ahaztu ere egin dute belarrean bazkatzea. Goizeko eguzkia ez dutela atsegin agerikoa da. Zain, baserritarra, unaia, noiz etorriko.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Behi edo idi hauei zer egiteko eman diete. Larrean egon beharrean, egunaren puxka bat beste lanetan ibiliko dira, turistentzako txangoak egiten. Ez dakigu lana ongi egitearen gozamena edukiko duten, baina behintzat jaso dezatela saritxoren bat egunaren bukaeran.
St. Gallen (Suitza)
Behi taldea argi ikusten da zelaiaren ilunarekin konparatuta. Jan eta jan ari dira animaliok, belarretik atereaz behar duten energia esnekiak eta haragi goxoak eskaintzeko.
St. Gallen (Suitza)
Joarea dolon-dolon duzula desfilatzeko prest al zaude? Argi ibili, jendea bor-bor dagoela gaur. Lasai hartu eta pentsatu bukaeran belarrez betetako aska zain izango duzula.
Appenzell (Suitza)
Egun euritsua eta baserritarrak mendi belardietatik bueltan datoz. Udazken hasiera da eta ez da giro alpeetako goi haranetan. Hobe baserriaren babesa gozo lo egiteko.
Alpsee (Suitza)
Mendiz inguratutako larreak bazka hoberena dira udan behientzat. Udaberrian mendietarako bidea egin eta udazkena arte egoten dira. Ardiak eta ahuntza ere inguruan ibiltzen dira.