Seealpsee (Suitza)
Loreak eta belarrak indartsu hazten ari dira udaberri hasiera honetan. Hotzak eta elurrak utzitako zauriak joanak dira eta bizidunek galdutako protagonismoa berreskuratu dute.
Eguneko argazki bat
Pfänder (Austria)
Animali parkean ere jan behar dute. Etxola honetan aurkitu dute inguruko ahuntzek behar bezain beste jaki. Zeruak ekarritako txarretatik ere emango die babesa.
Cardano al Campo (Italia)
Belarra eta ira lehorrek arratsalde eguzkitsuko argi epelaren pean daude. Garaiotan atseden momentua dute. Indarrak berriro hartzeko aukera dute. Hurrengo urtaro epela heltzen denerako prest egongo dira indarrez hazteko.
Gossau (Suitza)
Marra zuzenak eta ez hain zuzenak dira belar finen zurtoinak. Haziak dauden landare xumeok paisaia betetzen dute berde kolore alaiez.