Zurich (Suitza)
Arbolaren adarra hartu du atsedenleku hartzak. Atzeko hanken gainean eseri eta aurrekoak adar batetik balantzaka utzi ditu. Neke itxura dauka. Edo aspertuaren aurpegia izango al da? Edozein kasutan, eroso dagoela ematen du.
Eguneko argazki bat
Oropa (Italia)
Puska geometrikoetan ebaki dute arbelarria teilatu bat estaltzeko. Atal bakoitzak zuri-beltzaren tonu desberdin bat hartu du. Pieza bakoitza lekuan eusteko erabiltzen diren metalezko pieza urdinak ere ikusgai daude. Nork esan behar zuen hain kolore gutxiekin horren nahasketa aberatsa egin zitekeela.
Gossau (Suitza)
Krokodrilo txiki honek kumea ematen du baina hala ere ez nuke nere eskua berarengandik hurbil ahaztuko. Ziur nago, jateko gogoa ez duela galdu xumea izateagatik. Horrela izanda ere, animali benetan berezia da. Bere larruazala, beltz kolorea du nagusi, eta garratza eta gogorra dela ematen du. Oskola baten tankera hartzeraino ia.
Isla (Espainia)
Kontraste ederra dago harearen forma leunak eta ertz beteriko harroken itxura konkortuen artean. Harroken ertzak zorroztuak mantendu arazten dituen urak eta gatzak, erabat aldatu dituzte harrien formak. Hare gainetik agertzen direnak higatuz joan dira eta uhinen eragin etengabearen pean, kolore beltza hartzen dute ere.
Appenzell (Suitza)
Altzairu beltz sendo eta noblean zizelkatutako gurpilak lan mordo bat egina izango da. Gurpil horrek etengabe bueltaka aritutakoa izango da. Orain, baina, atsedena eman diote eta museoaren txoko batetik ikusten ditu jendearen joan-etorriak, lekuaren erabilera berriak zeharo harrituta beharbada.
St. Gallen (Suitza)
Topografia bat marrazten dute ohial beltzaren gainean itzalek eta hostoek.
St. Gallen (Suitza)
Ziazerba koskorrak zartagineko oil epelean geldo-geldo biguntzen dira. Izotzaren zuria barazkiaren berde dizdiratsuan bihurtzen doa eta forma geometriko gogorrak lausotzen dira.
Biel (Suitza)
Burutakoak eta lepokoak erakusteko maniki beltz sorta polita hemen. Puntuz egindako txanoak eta bufandak erakusteko aproposak.