Mörschwil (Suitza)
Uda ate joka dago. Egunak luzatu dira eta eguzkiak argiaz blaitzen ditu soroak eta zelaiak. Laster hasiko dira horitzen, udaren beropean idortzen eta ontzen.
Eguneko argazki bat
Cardano (Italia)
Agertoki berdea izan nahi duenak, arre kolore ttanttak agertzen ditu. Basoaren bizitza arbola maiestatikoen inguruan eta begiradapean gertatzen da. Animaliak jaio, hazi, hil egiten dira baina zuhaitzek lekua zaintzen dute, jarraikortasuna bermatzen dute, uzten zaien heinean behintzat.
Cardano (Italia)
Arrunta izanagatik ez da erakarpen gutxikoa lore hau. Txikoria, lore hori distiratsua da sortu berrian. Gerora urdindu egiten zaizkio petaloak eta luma itxurako hazi hegalariek bola itxuran biltzen dira. Haize ufada batek edo haur jostari baten putzak lur berrien bila hegaz noiz bidaliko dituen zain.