Bregenz (Austria)
Lakutik buelta koskorra ematetik datoz emakumeak edo neskak. Bateltxoan denbora pasan igaro du eguna pare honek. Goizeko giro atsegina aprobetxatzeko modu ezin hobea da. Pedalei eragin eta eragin kirola ere egin izan dute.
Eguneko argazki bat
Bregenz (Austria)
Lakutik buelta koskorra ematetik datoz emakumeak edo neskak. Bateltxoan denbora pasan igaro du eguna pare honek. Goizeko giro atsegina aprobetxatzeko modu ezin hobea da. Pedalei eragin eta eragin kirola ere egin izan dute.
Bregenz (Austria)
Egitura benetan handia eraikitzen ari dira laku ertzean. Uda garaian opera antzerkia egiten da leku pribilegiatu honetan. Aire librean egin ere, gauaren altzoan, egunak argiak itzaltzen dituenean.
Bregenz (Austria)
Lasaitasun momentu baten bila joan da uraren bila. Hark emango dizkio behar dituen bakardadea eta arimarentzat ferekak.
Bregenz (Austria)
Ur gardenak kolorez aldatzen du marroixkatik urdin ilunera. Ur ertze ondoan hondoarekin nahasten da, urrunean berriz, uraren kolore sakona gailentzen da.
Bregenz (Austria)
Udaberriko goiz eguzkitsuak eskatzen du kalera irtetzea eta bertan egon. Ez dago euriak blaitzeko beldurrik. Ez digu eguzkiak hotza hartzen utziko. Ez dago azal ileak harrotuko dizkigun haizerik.
Bregenz (Austria)
Leihotik begiak ezin kendu nabil. Arrats garaia da eta espektakulua erabat goian dago. Eguzkiak, joan berri, bere kolore epelenak oparitu dizkigu eta hodei gabeko zerua alde batetik bestera margotu du.
Bregenz (Austria)
Arbola gutxi batzuk eta kaleko argi indartsuak daude eguzki argiaren bidean. Itzalen beltza arratseko kolore epelekin nahasten dira. Eguzki sartzearen magia bete-betean miretsi daiteke.
Bregenz (Austria)
Arbola ilada bat arratseko argi ahularen kontrara agertzen da. Beraien itzalak baino ez dira bereizten. Urruntasunean pixkanaka galtzen eta txikitzen nabaritzen dira ere.
Bregenz (Austria)
Gauak bere bizitza propioa du. Giroa aldatzen da. Kaleak husten dira eta bere hustasunean iluntasunaren biztanleak erakartzen ditu. Argi artifizialen artean mugitzen diren eta lo ezintasunean harrapatutako horiek denbora pasatzen uzten dute. Gaueko txandako langileak inguruko isiltasunarekin bat mugitzen dira azkar kalean gora.
Bregenz (Austria)
Pasabide laburra baina iluna da, nahikoa egun eguzkitsu batean itzalean babestu ahal izateko. Argilunek zoruaren eta hormen egitura nabarmentzen dute. Kolore arre dotoreek dominatzen dute.
Bregenz (Austria)
Ur hornidura puntua koloretsua da. Kaleko txokoak apaintzeko balio du ere. Udaberriko loreez inguratua dago, edertasunez inguratua.
Bregenz (Austria)
Artea egina izan den garaiaz hitzegiten du, ez bakarrik eman nahi duen mezuarekin. Nola eginda dagoen ulertzeko ere ulertu behar da, noiz eta non egin zen jakitea. Paretako margo hauek ez lituzke artista garaikide batek egingo. Bestelako bizitzarako jarrera eta inguruaren ulerkera behar da berauek sortzeko.
Bregenz (Austria)
Kapera nagusi soil-soila. Erretaularik ez, margorik ez, mahaia soila. Elizaren handinahiak eta barrokotasuna txoko hau begi bistaz galduta ote dauka?
Bregenz (Austria)
Altxorra gordetzeko kutxa txikia nahikoa handinahikeririk gabeko eliza honetarako. Ondo ikusteko moduan jarrita dago eta ongi zainduta, inork hartu ez dezan. Giltzarrapoa ez da txikia. Edukia baino, kutxa bera zainduko al du? Bere historia propio eta luzea dauka metalezko edukiontziak.
Bregenz (Austria)
Berezia benetan eskailera hau. Zein izango da diseinu berezi hau aukeratzearen arrazoia. Misterio txiki bat da, denboraren bazterren batetan ezkutatutako istorio ahogozagarria.
Bregenz (Austria)
Herri zaharreko teilatuen artean eliza zaharra ikusten da. Garai bateko bizigunea ez zen honetatik oso desberdina izango. Ematen du bizitza modernoa soslaiz begiratu duela munduko txoko hau.
Bregenz (Austria)
Zoruan harria eta belarra egon dira urteetan zehar. Luze izan da kale honetatik igarotzen diren pertsonen eta ibilgailuen lorratzen lekuko. Zorua bizia dago, hura darabiltenak bezala.
Bregenz (Austria)
Aldapa dago kale honetan. Gogotsu ekin behar da bidea egiteko. Argia, behintzat, badago. Neguko garai ilunenetan, hotzak erasaten duenean, bidea argiztatuta edukiko dute behintzat lekuko bizilagunak.
Pfänder (Austria)
Animali parkean ere jan behar dute. Etxola honetan aurkitu dute inguruko ahuntzek behar bezain beste jaki. Zeruak ekarritako txarretatik ere emango die babesa.
Pfänder (Austria)
Aker honek ilajea aldatzen ari da udaberriaren heltzearekin batera. Neguko manta zarpaildua gainetik kenduko du laster. Bere adar luze eta sendoak, berriz, dotoretu egiten dute animalia.