Wasserauen (Suitza)
Harri koxkorrek alfonbra osatu dute ibai ohean. Ura saltoka ibiltzen da beraien gainetik, atzean arrasto iraungaitza utziz uhin leunen itxuran.
Eguneko argazki bat
Pfäfers (Suitza)
Harkaitz bik ubidea sortu. Mendi iturri hotzetako ura daroa errekak. Itur beroaren ura errekaren ur hotzarekin nahasten da hemen. Lurrina sortuz.
Pfäfers (Suitza)
Harkaitza urtetan zehar higatuz joan da. Orain harrizko paretek erreka inguratzen dute, iluntasunean kulunkatuz.
Pfäfers (Suitza)
Zurrunbilotsu doa ura arroan behera. Ur lasterra apar zuriak salatzen du. Lekuaren iluntasunean nabari ageri da.
Pfäfers (Suitza)
Erreka bizia. Haitzuloan barna. Arroilarako bidean. Harriak higatuz. Harriak zizelkatuz. Bere bidean aurrera.
Pfäfers (Suitza)
Erreka arroilan behera bizi doa. Ur zurixka, mineralez betea eta hotzarekin. Bidean harriak apurtuz, zizelkatuz.