Montreux (Suitza)
Buia bakartia argi-itzalen artean flotatzen gelditu da. Bainu eremua markatzea da bere lana, baina gaua heltzean zertan gelditzen da bere egitekoa? Bainurik hartu nahi al du inork gauaren ilunean? Lotan geldituko da ere?
Eguneko argazki bat
Trieste (Italia)
Mediterraneoa bare zegoen arratsalde honetan. Buiak apenas mugitzen ziren. Bitartean, zeruak laranja eta urdin koloreak gehitu eta olatu txikiek urarekin nahasten zituen.