Bakio (Euskal Herria)
Leihoek eta balkoiek etxe barruko bizipenei buruz hitzegiten digute. Argia edo iluna al dago? Leihoa zabaldu al dute barrualdea aireztatzeko? Balkoian esertzen al da inor? Edo landarez beteta al dago?
Eguneko argazki bat
Trieste (Italia)
Hona hemen Triesteko portu zaharra, Mediterranear itsasoan inportanteenetariko bat. Austro-Hungariar inperioaren menpe egondako leku honetan latinoek, italiarrek, germaniarrek eta eslobeniarrek elkarbizi zuten eta elkarbizitzen dute. Portu hiri bat da leku logikoa kultur nahasketa izateko.
Trieste (Italia)
Haatik guztia ez dago zahartua eta akitua. Garai bateko tankera asma daiteke eraikuntza galai honetan.
Trieste (Italia)
Bor-bor egongo zen leku hau. Karga sartu eta atera. Jendea sartu eta irten. Orain guzti hori imaginatu besterik ezin dugu egin. Gogorapenenz beterik dirau.