Bad Soden (Alemania)
Bizar batek animaliaren lepoa estaltzen du. Ile lodi eta estu hazitakoek osatzen dute.
Eguneko argazki bat
Bad Soden (Alemania)
Bizar batek animaliaren lepoa estaltzen du. Ile lodi eta estu hazitakoek osatzen dute.
Bad Soden (Alemania)
Gameluak bizimodu gogorrari aurre egiten dio bizitoki hotz eta garratzetan. Buruaren profila horrela erakusten du. Larruazala lodia eta latza du. Hortz handiak muturraren ezpainen artean agertzen dira. Belar mutur txikiena ere jan gabe ez uzteko beharrezkoak dira. Begi txikiek aisa jasango dituzte basamortuetako haizea eta hautsa.
Mörschwil (Suitza)
Buru lepoluze, soil hori nora ariko da begira? Zer ariko da pentsatzen? Hegaztiori arrotza egin behar zaie inguru hau. Europa erdialdean dagoen etxaldea bere ama lurra afrikarretik urrun gelditzen zaie.
Gossau (Suitza)
Kaixo ostruka maitea. Lepo luzeari esker burua hesiaren gainetik erakusten duzu. Begi handiak dituzu kaskezur txikirako. Kasketa gaineko luma txiki grisek orraztu gabeko ile finak ematen dute.
Teufen (Suitza)
Buru luze honek aho indartsu batean eta sudur zabal batean bukatzen du bere bidea. Belarra bapo jateko eta usainak ongi harrapatzeko garatuak izan dira biak, hurrenez hurren. Mendiko bizimodu basatian beharrezkoak zaizkio animali dotore honi.
Teufen (Suitza)
Sudur zulo borobilduek, aho zabalak eta begi beltz handiek edertzen dute zaldiaren burua. Ez hori bakarrik, tupe elegantea darabil ere eta tartean belarriak tente.
Teufen (Suitza)
Lasai antzean miatzen du zaldiak ingurua. Bisitaria adi aztertzen du, jakinminez edo beldur apurrarekin. Animali hau ez bait da sortua izan jendarte handietan ibiltzeko.
Cabarceno (Espainia)
Ostrukari hurbildu ez da ohikoa baina Cabarcenoko parkean animaliak pertsonez inguratuak egoteari ohituak daude. Hala, errazagoa da urreratzea eta erretratua ateratzea.