Cardano al Campo (Italia)
Zuhaixken adar finek hostoak erortzen utzi dute. Horrekin batera, basoaren kolorea berdetik marroira mudatu da. Hosto idor denak ez daude lurrean. Batzuek bere lekuari eutsi diote adarretik zintzilik.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Sasi artean hazi dira perretxiku bi hauek. Bikote polita osatzen dute arbolen itzalpean. Onddoa lurpean apal bizi den bitartean, lorea lurgainean pertxenta ageri da.
St. Gallen (Suitza)
Hostoak sortu berriak, berde-berde, zuhaixkak ere lore mordoa ditu. Pistilo horiak intsektu polinizatzaile baten zain.
Orain dela gutxi Georgia O’Keefferen lanen erakusketa batean egon eta liluratuta gelditu nintzen Mexiko Berriko desertuko margoetan darabilen koloreez. Hori gogoan egin dut irudi hau, nahiz eta lekua ez den Mexiko Berria eta argazkia ez dagoela Georgia O’Keefferen lanekin parekatzerik.
Last day I was in a exhibition of Georgia O’Keeffe. I was impressed about the colours in her paintings of the dessert of New Mexico. That’s why this picture, although this is not New Mexico and I cannot be Georgia O’Keeffe.