Gais (Suitza)
Itxura denez, oilo honek ez du kamera aurrean izateko ohiturarik. Beldurra eta jakinmina bitarteko aurpegian begiratzen dio argazkilariari.
Eguneko argazki bat
Gais (Suitza)
Itxura denez, oilo honek ez du kamera aurrean izateko ohiturarik. Beldurra eta jakinmina bitarteko aurpegian begiratzen dio argazkilariari.
Gais (Suitza)
Oilo ikusnahi honek ez du bisitariak behatzeari uzten. Eguna kaiolan sartuta eman behar badu ere, badirudi zeregina aurkitu duela.
Gais (Suitza)
Oilo honek guri begira dago, baina ez laguntasun eske. Nahiago luke gure bideari jarraitzen ikustea. Berak ezin digu izkin egin eta gu ez diogu lo egiten uzten. Gixajoak ahazteko eguna izango du gaurkoan.
Gais (Suitza)
Erakustazoka txikitxo batean, untxi gixajoak ez dauka alai aurpegirik. Kaiola barnean sartuta, jendearen aurrean erakutsia, egun osoa begiradapean. Nekatuta eta tristea ematen du. Eskerrak ez duela betirako egon behar.
St. Gallen (Suitza)
Kaiolan sartutako txori koloredunak neguari izkin egiten saiatzen dira. Apenas lortuko dute, kaiolara sartu nahi den elurra burdin sarean ikusita.
St. Gallen (Suitza)
Jan, edan, lumak garbitu. Besterik ez dute egiteko egun osoan zehar. Bizitza tristea hegoak zabaldu eta etxe guztien gainetik eta kaiola guztietatik haratago joan daiteke horrentzat.
St. Gallen (Suitza)
Bi txori hauek kaiola batean emango dute beren bizitzaren gehiena. Bizitza lasaia, bai, baina ez txori bati dagokiona.