
Rapperswil (Suitza)
Gamelua espreski argazkirako jarria egongo al zen? Benetan fotogenikoa da. Bere larru argiak bere atzeko iluntasunaren aldean kontraste polita egiten du.
Eguneko argazki bat
Rapperswil (Suitza)
Gamelua espreski argazkirako jarria egongo al zen? Benetan fotogenikoa da. Bere larru argiak bere atzeko iluntasunaren aldean kontraste polita egiten du.
Rapperswil (Suitza)
Ama eta kumeak batera ematen dute bizitzaren lehenengo aro luze bat. Hori bai dela ardura eta hori bai dela erlazio estua.
Rapperswil (Suitza)
Jan eta egon. Bizitza sinplea daramate konkordun animaliok. Gustora joango ziren zootik kanpora noizean behin, barruan ez bait dago zeregin handirik.
Rapperswil (Suitza)
Jatekoa al da egur pila hori? Posible al da horrelakorik gustoko izatea? Gameluak animalia benetan bereziak dira.
Bad Soden (Alemania)
Gameluak bizimodu gogorrari aurre egiten dio bizitoki hotz eta garratzetan. Buruaren profila horrela erakusten du. Larruazala lodia eta latza du. Hortz handiak muturraren ezpainen artean agertzen dira. Belar mutur txikiena ere jan gabe ez uzteko beharrezkoak dira. Begi txikiek aisa jasango dituzte basamortuetako haizea eta hautsa.
Biel (Suitza)
Gamelua eta zaindaria Bielen? Ezin horrelakorik aurreikusi. Gabon festei ekialdeko ukitua emanda.