
Cardano al Campo (Italia)
Enbor erori bat, pasa den urteko ira lehorrak eta belarrak osatzen dute naturak eskainitako eskultura. Erabat ausazkoa izango da baina bere edertasuna ez da kasualitatez sortzen.
Eguneko argazki bat
Cardano al Campo (Italia)
Enbor erori bat, pasa den urteko ira lehorrak eta belarrak osatzen dute naturak eskainitako eskultura. Erabat ausazkoa izango da baina bere edertasuna ez da kasualitatez sortzen.
Cardano al Campo (Italia)
Irak lehor daude. Ez dago beraientzat giro. Eguraldi epela nahiago dute eta ez neguko hotza eta egun laburrak. Datorren udaberrian, hilabete gutxi barru, haziko dira berriz indar eta edertasun osoarekin.
Cardano al Campo (Italia)
Eguzkiaren argia beroa da arratsaldeko azken orduetan. Itzalak betetzen ditu bere izpien epeltasunarekin.
Cardano al Campo (Italia)
Arbola zaharrak eta arbola gazteak nahasten dira. Mota bateko arbolak eta bestekoak hazten dira bata bestearen ondoan. Hau dena da baso osasuntsu bat, bere kasara hazitako komunitate aberatsa.
Cardano al Campo (Italia)
Lurzorua mikrokosmos bat da. Landare hostoak edo egur puskak, harri txintxarrekin eta bestelakoekin nahasten dira. Horien tartean, intsektuak eta mikrobioma hondakinez elikatzen eta lehengaien erabilpen zikloa berrabiatzen.
Cardano al Campo (Italia)
Brughiera basoa da. Negua da. Arbolek hostoei uko egin diete. Eguzkiaren argi indartsua ez da nahikoa arbolei bizitza emateko. Atseden garaia hartu dute basoko jauntxoek.
Cardano al Campo (Italia)
Eguerdia da eta eguzkia zeruan altu dago. Gure bidera, baina, ez da heltzen. Itzalean dirau negu hasierako egun motzetan. Paseoan ibili bitartean arbolen egitura hustuek inguratzen gaituzte.
Cardano al Campo (Italia)
Basoan zeharreko bidea hesi honen paretik doa puska handi batean. Bere itzalean dagoela esan daiteke, bereziki neguko egunetan, itzalak bereziki luzeak bait dira.
Cardano al Campo (Italia)
Arratsaldea iluntzen hasia da. Neguko hasiera honetan, egunak laburrak dira eta arratsaldeek berehala egiten diete leku gauei. Eguzkiak itzal luzeak aurkitzen ditu bere bidean. Ilun egoten dira bazterrak.
Cardano al Campo (Italia)
Arratsaldea oskarbi dago. Urteko azken egunak eta neguko lehenengoak izanda ere, kanpoan egoteko giro ederra daukagu. Eguzkiak utzitako itzal luzeak handitzen ikusi daiteke. Aire freskoa arnasteko aukera aprobetxa daiteke. Edo zeru urdinan hodei zuriak mugitzen begiratu daiteke.
Cardano al Campo (Italia)
Arbola honenak motozerra batek egin zuen. Hori erakusten du ebakidura zehatz eta leunak. Onddoak eta goroldioa hazi zaizkio dagoeneko. Enborraren azala lehor dago eta barruko egurra belztuta eta urratuta dago. Bere gainbehera hasia da. Mikroorganismoek bere lana egingo dute, lurzorutik hazitako basoko erraldoia lurzorura itzul dadin.