Zahartua, arretua eta gogortua (Old, brown and hard)

Cardano (Italia)

Zahartutak, arretutak, gogortutak ere gelditzen ari dira hosto zaharrak. Adarrei nekez atxikitzen zaizkie eta laster lurrerainoko bidea egingo dute. Arrangura ez du sortzen baina, denbora luzea pasatu gabe berriek hartuko bait dute hauen lekua. Horrela izan da beti eta horrela jarraitu beharko du.

Hosto lehor baten erretratua (Portrait of a dry leave)

Cardano (Italia)

Zainak ihartu eta gogortzen diren bitartean, hostoaren mamia apurkorra bihurtzen ari da. Lehen bat eginda funtzionatzen zuenak, pixkanaka banatzen eta apurtzen hasia da. Hori bada bizitza eta bere heriotzaren sinboloa.

Agertoki berdea (Green stage)

Cardano (Italia)

Agertoki berdea izan nahi duenak, arre kolore ttanttak agertzen ditu. Basoaren bizitza arbola maiestatikoen inguruan eta begiradapean gertatzen da. Animaliak jaio, hazi, hil egiten dira baina zuhaitzek lekua zaintzen dute, jarraikortasuna bermatzen dute, uzten zaien heinean behintzat.

Udazken nahasketa (Autumn mix)

Cardano (Italia)

Lurrean nahasten dira tamaina eta mota orotako hostoak, lurra eta harri koskorrekin. Eguzki errainu leunen fereka jasotzen dute. Goroldioa hazten ikusten dute, deskonposatzen, lur bihurtzen, ari diren bitartean.

Arretzen doaz hostoak (Leaves go brown)

Cardano (Italia)

Poza sortzen du honelako egun batean paseoa ematen irtetzea. Hostoak arretzen ikusi eta udazken eguzkian epelak kulunkatzen uztea besterik ez gogoan.

Harri lauza gaineko lore ebakia (Cut flower on a slab)

Cardano (Italia)

Harri lauza baten gainean bukatu ditu bere egunak lore honek. Zutoinetik ebaki eta pixkanaka sikatzen doa. Freskotasunak ihes egiten dio eta zorura itsatsita bukatuko du.

Lore xumeak belar artean (Simple flowers surrounded by grass)

Cardano (Italia)

Belar luze eta finek tente hazten dira inguruko lore eta landarak ezkutatuz. Ezkutatu beharrean, babestu egingo dituzte beharbada. Bitartean, ur tantek distira infinitoa dariote belar puntetatik zintzilik.

Txikoria loreak belar artean (Chicory flowers in the grass)

Cardano (Italia)

Txikoria loreak ohizkoak dira gure larre eta zelaietan. Urteko azken loreak euri tanta eta belar artean hazten ari dira. Laster neguko iluntasuna eta hotzak lotara bidaliko ditu, udaberriaren zain.

Baso xumea (Tiny forest)

Cardano (Italia)

Onddo hauek bere txikitasuna ugaritasunarekin konpentsatzen dute. Talde handitan hazten dira, arbolen azpien babesean baso ñimiñoak osatu arte.

Lasaitasuna nagusi kalean (Quiet street)

Cardano (Italia)

Pertsiana jeitsita dago. Leiho-ohola itxi dute gau bezperan. Espaloirik gabeko kalea huts gelditu da dagoeneko. Trafikoa ere ez dago, kotxe bat aparkatuta baino ez da gelditzen. Lasaitasuna da nagusi arratsalde amaiera honetan.