
Speicher (Suitza)
Kaixo txikito. Ongi zoaz zure gurditxoan. Aitatxok ongi eramaten zaitu.
Eguneko argazki bat
Speicher (Suitza)
Kaixo txikito. Ongi zoaz zure gurditxoan. Aitatxok ongi eramaten zaitu.
Loiu (Euskal Herria)
Ibilgailuak orgak eramango ditu hegazkinaren ondora, maletak jasoko ditu eta terminalera eroango ditu. Aurretik kontrako bidea egin du, maletak terminaletik hegazkinera eramaten. Hegazkina mugitu gabe itxaroten du. Hegaldien arteko atsedenunean dago. Erregaiaz hornitu, jan eta edan, eta bidaiarien egonlekua prest utzi, barruak garbitu, behar da.
St. Gallen (Suitza)
Behi edo idi hauei zer egiteko eman diete. Larrean egon beharrean, egunaren puxka bat beste lanetan ibiliko dira, turistentzako txangoak egiten. Ez dakigu lana ongi egitearen gozamena edukiko duten, baina behintzat jaso dezatela saritxoren bat egunaren bukaeran.
Biel (Suitza)
Zaldiko-maldikoen xarma aspalditik dator. Garai batekoa den honek argi erakusten du. Hortzak erakusten ditu orgatxoak. Bueltak gogo biziz ematen dituzten haurrentzat aproposa.