Paretak eta leihateak (Walls and picture windows)

Freiburg (Alemania)

Harri bat landu eta segida erregularrean pilatu. Horrela bat bestearen atzetik jarriz, etenik gabe, paretak egiten dira. Ahaztu gabe leihateetarako lekua uzteaz. Argia iragazi eta eraikuntzaren barrualdea kolorez betetzea dute helburu.

Argia paretetan (Light in the walls)

Freiburg (Alemania)

Gau gazteak katedral baten paretak argiz margoturik ikusten ditu. Eraikuntzaren formak eta artea ederki azpimarratzen du.

Gautu du plazan (Night came to the square)

Freiburg (Alemania)

Gau giroa nagusitu da kaleko argiek argiztatzen ez duena ilun dago. Kaletik oraindik dabiltzan pertsona bakanak itzalak dirudite.

Zeruan gora (Up in the sky)

Freiburg (Alemania)

Zerua ukitzeraino altxatzen da dorre sakratua. Helburu hori inoiz betetzea ezinezkoa bada ere, lortu duela ematen du. Behetik begiratzen duen jende arruntak halako itxura hartuko zion, behintzat.

Harri liraina (Elegant stone)

Freiburg (Alemania)

Harria bloke bakarra osatzen duela ematen du. Izan ere, hain ondo eginak daude arkitektura elementuak eta apaingarriak. Detaile ugari eta edertasun handikoak dituzte elementu guztiek.

Pasioaren estatua (Statue of the passion)

Freiburg (Alemania)

Mendeetan zehar egon da emakume baten estatua katedralearen aurrekaldeko plaza zaintzen. Pasioa adierazten dute bere aurpegiak eta bere gorputzaren keinuak.

Dorre arina, liraina (Light and elegant tower)

Freiburg (Alemania)

Habe finez egindako dorre liraina aurkitu dugu. Apaindura finak sortzen dituzte elementu mehe eta luzeek. Eraikuntza altua, arina eta itxura ederrekoa sortu zuten hiri honen biztanleen arbasoek.

Dorreak eta tximiniak (Towers and chimneys)

Freiburg (Alemania)

Tximiniak eta dorretxoak han eta hemen. Elementuok apaingarri ziren, apaindura zentrala zen garaian. Dorreak erabili zituzten, elizen altuera jainkoarenganaino hurbiltzeko moduak ziren garaian.

Hormabular sendoak (Strong buttresses)

Freiburg (Alemania)

Hormabular sendoak, bata bestearen ondoan, eraikuntza erraldoiaren pisuari eusteko. Ehundaka urte iraun dute bere lekuan eta oraindik irauten dute. Dotoreak dira. Maisulanak dira

Katedralaren horma itzaldunak (Shadowy walls of the cathedral)

Freiburg (Alemania)

Plaza zabal honetan, arkitekturaz gain zerua ere protagonista da. Katedralaren dorrea ortzira begira dago. Berarengandik heltzen zaion arrats argiak itzalez betetzen ditu bere hormak.

Udaberri egun eguzkitsuan (Warm Spring day)

St. Gallen (Suitza)

Egun eguzkitsu eta beroa. Ederra da udaberria. Azkenean, kanpoan esertzea dago edo jertsea kentzea eguzkitan eseri bitartean. Kalea hartu dugu egun librea izan bezain laster.

Isiltasuna mesedez (Quiet please)

St. Gallen (Suitza)

Isiltasuna mesedez. Lekuaren bakea zaintzeko eta otoitzean ari den jendea errespetatzeko beharrezkoa da sosegua izatea.

Katedrale baten xarma (The charm of a cathedral)

St. Gallen (Suitza)

Eskilarak, leihoak, zurezko altzairu barrokoak argazki baterako elementu egokiak. Eliza edo katedrale honen txokoek badaukate xarma.

Harrizko kutxa handia (Big stone box)

St. Gallen (Suitza)

Dorre garaiak eliza handia egiteko. Harrizko kutxa bat espazio handia eta berezia sortzeko.

Katedralearen apaingarriak (Decorations of the cathedral)

St. Gallen (Suitza)

Pulpitua urre koloretsuz apaindua, bada katedralearen aberastasunaren erakusgarri. Barroko nabarra pareta eta kolumna zuri monumentalen gainean.

Detaile barrokoak (Barroque details)

St. Gallen (Suitza)

Katedrale barrokoaren detailea. Bolumen handiko eskulturak, detaile askorekin, forma borobilduak. Dena harrian zizelkatua. 

Katedrale gorria (Red cathedral)

Helsinki (Finlandia)

Uspenski katedrale ortodoxoak katedrale protestanteari egiten dio so ondoko muino batetik. Errusiar garaitik datorren ondarea da hau eta gaur egun oraindik erabilgai dago.

Urte berriko kanpaikaden zain (Waiting for the New Year bells)

StGallenUrteBerria2016_3

Leihatila (Small window)

Helsinki2015_6

Katedralean xolasean (Chatting in the cathedral)

Helsinki2015_5