Trena altu igo da. Mendiaren gailurreraino ailegatzen da bertara bisitariak igotzera. Eserleku horiek ez dira atzo berriak jarritakoak. Nabari zaio aspaldi ari dela bide hau egiten.
Mendi hegal biluziak argi erakusten du bere azpiko egitura indartsua. Arrokak eta lurrak osatzen dute erraldoi hau. Beraiei esker hazten da. Beraiek ahalbidetzen dute bere izatea.
Gailurrak lerro batean kokatutak daude. Txikitik handira eta handitik txikira, ilada batean nahastutak daude. Hodeiek bere itzala marrazten dute mendi hegal zabaletan.
Arbolaren hezurdura agerian dago oraindik. Udaberriko sasoi epelak ez dio oraindik aukera eman bere biluztasuna ezkutatzeko. Pixkanaka, baina, hasiko da hosto berde distiratsuekin janzten.
Haize leunak arbolaren adarrak dantzan jartzen ditu. Ohituta dago landare handia bisitari honen astindualdietara. Gogor eutsi eta itxaron pasatu arte. Askorik gehiago ezin du egin.
Neskato bat laku baten aurrean dago urrunera begira. Jolasean egongo al da? Pentsakor al dago? Urazpian egongo diren arrainak asmatu nahiaz ariko al zaio urari begira?
Urak hona ekarria dena, lehenago beste nonbaitetik eramana izana da. Ur ertzean pilatzen joan da eta lakuaren inguruko bizitza deskribatzen du. Hondakinak leku batean batu eta olatuen gainean beste nonbaitera eramaten ditu.
Gosaria hartu bitartean olatuen soinua entzuten da. Arratsaldeko sargoria gainetik kentzeko uretara salto egin daiteke. Ur ertzean alboan edukitzeak kategoria extra bat ematen dio hotelari.
Ur ertzeanl lakuari begira egon eta likido masa erraldoi horren barnean zer egongo den etortzen da gogora. Beste mundu bat da. Ulertu ezin dugun beste mundua.
Urak erregali txikiak ekartzen dizkie bertara hurbiltzen diren haurrei. Ur-ertzera heltzen dira olatuek bultzatuta landare enborrak, animali oskolak edo mota guztietako plastiko puxkak. Horiek batzen momentu ederrak izan ditzazke ume jolastiak.
Lakua mendi artean harrapatuta dago. Harkaitz sendoek eusten diete ur masari bere bi aldeetan. Bertan bizi direnak mendi hegaletan sakabanatu behar dira, aldapetan barrena.
Harri puska hau eskultura da aldi berean. Elurrez erdi estalia dago. Nabari da mendialdeko herri honetan neguak gogorrak direla, baina kulturarako lekua gordetzen dute ere.
Kaixo panpox. Jolasten ari al zara tunelean? Ba al dakizu adreiluak erretzeko erabiltzen zen labe bat izandakoa dela? Zer? Egia. Orain ezkutaketetan jolasteko leku aparta da.
Pareta honek urtetan zehar sutan egon da. Nabari zaio gainazalaren garraztasunean. Lana ongi bete du. Orain atseden hartua du betebehar gartsuetatik eta jakinminez hurbiltzen diren bisitarientzat dago ikusgai.
Lekuaren estutasunak eta epeltasunak labearen barruan bizitakoei buruz pentsarazten dute. Pasilloan sartu eta garai bateko industriarien esfortzuak sentitzen dira.
Tunel ilun bat zertarako beharko da? Zenbait erabilera izan ditzazke. Harrigarrienetariko bat labe moduan erabili izatea da. Pasillo klaustrofobiko horietan adreilu egin berriak pilatzen ziren eta su batek sikatzen zituen. Horrela sortzen ziren etxeak eraikitzeko lehengaiak.