Euri jasa handia ezezik erraldoia ere bada. Udako ekaitzek ekartzen dituzte horrelakoak. Izan ere eguratsa ur lurrinarekin kargatzen da eta lehenago baino geroago era bortitzean askatzera jotzen du.
Ekaitza heldu eta eguna gautu da. Arratsaldea gaztea bada ere, etxeetan argiak piztu dituzte eta inguruko basoak itzalpean eta lanbro artean ezkutaturik agertzen dira.
Nabari da airean uda ekaitz giroa dago mendialdean. Giroa sargori eta heze dago eta hodeiek euria dakarte. Azkar helduko da, amorru biziz botako du bere jarioa eta berriz joango da.
Hosto txiki hau ez da kaktusaren gainean hazi. Bertara erori da eta arantzen artean gelditu da harrapatuta. Eguzki argitik energia eta janaria ateratzen bere lana bukatutakoan, ahituta, hurbileneko lekura erortzen utzi du bere burua.
Landare honek ontzia behar du bere eguneroko janaria osatzeko. Intsektuekin kentzen bait du gosea hein handi batean. Beste puska lurra eta eguzkiak emandakotik jasotzen du bere familiakideen antzera.
Lore argi batek intsektuaak erakarriko ditu. Animali txikiok janari bila joango dira eta bide batez polena sakabanatuko dute. Bi izaki desberdinen arteko sinbiosi adibidea da. Naturaren erreinuan arrunta den akordio mota bat da.