Hundwil (Suitza)
Erakustazoka txikian apaingarriak eta oroitgarriak erosi daitezke. Etxeko sarreran dotore egongo dira, edo saloian.
Eguneko argazki bat
Hundwil (Suitza)
Erakustazoka txikian apaingarriak eta oroitgarriak erosi daitezke. Etxeko sarreran dotore egongo dira, edo saloian.
Hundwil (Suitza)
Eserlekua ondo babestua dago. Kaiola ematen du zaldiko-maldiko honek.
Hundwil (Suitza)
Bira eta bira eta bira doa neskatoa zaldiko-maldikoan.
Hundwil (Suitza)
Zaldiko-maldikoa ekarri dute feriara. Umeek jolas daiteke. Beharbada, behiak eta ahuntzak ikustea ez da nahikoa asperdura ekiditeko.
Hundwil (Suitza)
Ikuskizuna prestatu dute tokiko behirik onenak erakusten. Esataria ere badago. Abeltzaina harro erakusten du bere abere onena. Ez zaitez ahaztu kamerara begiratzeaz!
Hundwil (Suitza)
Gizon bat behi handi eta eder bati tira egiten dio agertokian zehar paseoa egiten duen bitartean. Harro begiratzen du eskuartean duen animalia. Ikusleek jakinminez behatzen dute bikotea. Eguna honetarako da.
Hundwil (Suitza)
Ile labur ebakia, kotoizko jertsei grisa eta pipa ahoan duela dago adi-adi begira gizon hau. Erakustokian zer nolako abere agertuko diren zain dago. Sari baat emateko moduko animaliak ikustea espero du. Urte oso batean lan serio egin ondoren, nork moldatuko zuen hoberen animali xume hauetako bat?
Hundwil (Suitza)
Ikuskizun bat hasi berri da eta ikusleak bildu dira erakusgai zer dagoen ikusteko. Erdian hareaz betetako agertoki borobila dago. Lekuko behiak erakusten dira. Espektakulu berezia.
Hundwil (Suitza)
Iturriko txorrotatik ura erortzen ari da etengabe. Egarria asetzeko behar da aska luze hau. Behi edo zaldi baten egarria asetzea izango da helburua.
Hundwil (Suitza)
Familia bereko abeltzainak bildu dira bere abereak zaintzeko. Lanen erdian harrapatu ditut. Lastoa biltzen eta animaliak garbitzen ari dira. Taldean azkarrago egiten dituzte lanak.
Hundwil (Suitza)
Behiek gaztearen joan-etorriei arretaz begiratzen diete. Emakumeak bere prestasunagatik egiten dio kasu. Baina tipo gazteak ez du beraien arretaz konturatzeko denborarik.
Hundwil (Suitza)
Gogoz ari da mutikoa lastoa jasotzen eta behiak zaintzen. Eguneroko lana duela ematen dut. Abeltzain eta baserritar fina dela somatzen zaio.
Hundwil (Suitza)
Gizonak animalien begiradapean lan egiten dute. Lasto gehiago ekartzen ari dira abeltzainak. Feriako egunean ere abereak eroso eta garbi egon behar dira.
Hundwil (Suitza)
Panazko praka marroiak, artilezko jertsei berdea eta bota sendoak jantzita, prest dago gaztea etxaldeko lanak egiteko. Txakurra ere darama ondoan. Behiak ondo zaindutak egongo dira abeltzainokin.
Hundwil (Suitza)
Lagunak taldeka biltzen dira. Barre batzuk bota, abereak behatu eta paseo koxkorra egin azokan zehar. Horrela joaten da goiza. Batzuek, tarteka, bere animaliei kasu egin beharko diete. Bestela garagardo bat botatzeko edo bazkari legea hartzeko astia hartuko dute. Eguna pixkanaka joango da, udazkena astiro aurrera doan moduan.
Hundwil (Suitza)
Alkondara horrek zenbait lanegun ikusitak dauzka. Ez da mutila etorri igandeko arropa garbiekin. Ordez, laborari lanak egiteko jantzia daramatza soinean.
Hundwil (Suitza)
Gizona bere bi umeekin, bi neskato ederrrekin, etorri da feriara. Abereak hurbiletik ikusteko aukera ez dute egunero izango. Maite dituztela ematen du.
Hundwil (Suitza)
Garagardo kutxa beteta dago botilekin, baina ontziek dagoeneko hustuak izan dira. Norbaiten aho-sabaia eta urdaila gozatutakoak dira.
Hundwil (Suitza)
Ahuntz taldea ez da txikia. Feriara etorri izan behar dute egun pasa. Ekarri egin dituzte. Ahalik eta lasaien egon eta denbora pasatzen uztea besterik ez dute behar. Beraien etxaldera eta beraien zelaietara itzultzeko desiratzen egongo dira.
Hundwil (Suitza)
Emakumea serio doa bere bidean aurrera. Atzeko behiek zaintzetik etorriko al da? Haiek atzera ikuskatzera joango al da? Beharbada ez da laboraria izango eta pentsakor ari da abere artean paseatzen.